
Ernai gazte antolakundeak asteazken honetan salatu duenez, Gasteizko lau gazte polizia-etxera deklaratzera deitu zituzte, eta horietako bat atxilotu du espainiar Estatuko Polizia Nazionalak.
NAIZek jakin ahal izan duenez, astearte goizean Polizia Gasteizko lau gazteren etxera joan zen, urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin zerikusia zuen auziren batengatik deklaratzera joan behar zutela esatera.
Hala ere, Ernaik jakitera eman duenez, gazteek ez zuten jakinarazpen ofizialik jaso, «soilik poliziek bidalitako mezua ahoz». Momentuan, bi gazte atxilotu zuten komisaldegira eramateko.
Horren ostean, gaur goizean, Polizia atzo deklaratzera joan ez ziren bi gazteen etxeetara joan da berriro, eta horietako bat atxilotu du. Beste gaztea ezin izan dute atzeman.
Gazte antolakundeak adierazi du oraindik ez dakitela zergatik deitu dituzten lau gazteak deklaratzera. Gertatutakoa salatzeko, Ernaik manifestazioa egin du iluntzean Gasteizko kaleetan. «Greba egitea herritar ororen eskubide zibil eta politikoa dela» gogoratu dute, Hala Bedik jaso duenez.
Urtarrilaren 30eko greba orokorra Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten erakunde sindikal eta sozialek deitu zuten bizi baldintza, pentsio eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

Sebas Gurtubai y Zigor Blanco recuperan la libertad tras casi 20 años de cárcel

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
