NAIZ

«Ikaskoli» eguberrietako kanpaina abiatu dute Zuberoko bi ikastolek

Zuberoko ikastolek diruz laguntzea helburu duen ‘Ikaskoli’ eguberrietako kanpaina abiatu dute. «Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu, covid-19a dela eta, are gehiago», nabarmendu dute ekimenaren sustatzaileek.

Ikaskoli ekimenaren kanpaina berriarinekin diote Zuberoko ikastolek. (Kazeta.eus))
Ikaskoli ekimenaren kanpaina berriarinekin diote Zuberoko ikastolek. (Kazeta.eus))

2003tik, urtero eguberrietako ‘Ikaskoli’ kanpaina burutzen dute aurten azaroaren 5etik 30era manatu ahalko diren saskien bitartez.

Joan den urtean 1600 saski salduz Xiberoko Alozeko eta Sohütako ikastolentzat 17.000 euroko diru-laguntza lortu ahal izan zen.

Iaz bi saski baldin baziren, aurten hiru mota ezberdin proposatzen dituzte Xiberoko ikastolek, joan den urteko kanpainaren ondotik bezeroekin kontsulta bat egin eta osagaiak berrikustea deliberaturik.

Ahuzki saskiak 40 euro balio ditu, Irati izenekoak 55 euro eta Orhik berriz, 70 euro. Saskien osagaiak eta kanpaina osoaren xehetasun guziak web atarian aurki daitezke.

Saskien banaketa abenduaren 10 eta 11n egitea aurreikusi dute, baina Covid-19ak baldintzatuko balu, egun horiek aldatzen ahal direla jakinarazi dute Xiberoko ikastolek. Edozein gisaz, manaketa egin dute jende guziekin harremanetan jarriko dira informazio guziak jakinarazteko.

Kanpainaren aurkezpenean nabarmendu dutenez, Xiberoan ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko «Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu, covid-19a dela eta, are gehiago. Azken urte honetan diru sartze ekimen guztiak ezeztatuak izan dira. Abian jarriko dugun saski salmenta berri hau diru sartze bakarra izanen da, beraz oso beharrezkoa guretako», ohartarazi dute.