Ahalegin itzela egin beharrik gabe gora eta behera egin daiteke jada Alpeetako erraldoiaren barrena. 4.808 metroko altuera duen Mont Blancek beste errekor bat lortu du oraingoa: berari egin diote orain arte sekulan atera den argazki handiena.
Irudi bakarra da baina ez da argazki bakarra, jakina, 70.000 irudi baizik. Lan talde handi-handia eta puntako teknologia behar izan dute helburu hau lortzeko: 15 egunetan jo ta fuego ibili ziren herrialde ezberdinetako argazkilariak (nazioarteko egitasmoa izan da), bi hilabeteko iraupena izan du ekoizpen lanak, futbol-zelai oso bat beteko luke irudiak 300 pp.ko zehaztasunarekin inprimatu ezkero... Filippo Blengini argazkilariak gidatu du dena.
Bi detaile esanguratsu gehiago eman daitezke, argazkigintzaren mirarietatik haratago doazenak: batez beste 10 gradu zero azpitiko tenperaturak neurtu ziren Mont Blancen inguruan argazkia egin zenean eta irudia atera zen altueran, 3.500 metrotara hain zuzen ere.
Orain arteko argazki handiena Londresekoa zen, 2012ko Olinpiar Jokuen testinguruan egina. Azken honek zirrara berezia eragingo die euskal mendigoizaleei, eta dibertitzeko aukera ere bai, argazkitzarrean eskalatzaile edo eskiatzaile bat edo beste bilatzen.
Mendia no es una torturadora e Iriarte no es de ETA
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
Mariezkurrena abre las costuras a la política deportiva de Baiko (10-22)
La mayoría de Bilbo, PSE incluido, pide el traslado de Irati y sus padres a Euskal Herria

Alonsotegi homenajea al miliciano anarquista Marcelino Bilbao a los siete años de su muerte

Mujeres «sexis» frente a hombres «valientes» y «justos»
.jpg)
La txaranga Incansables resume en un disco-libro su medio siglo de música en las calles
