
Greziar Polizia hiru urteko neska baten bortxaketa ikertzen ari da, Lesboseko errefuxiatu kanpalekuko komun baten ondoan konorterik gabe eta odolez aurkitu ostean.
ERT greziar telebista publikoak jakinarazi duenez, mediku forentse bat izango da sexu erasoaren inguruko ikerketaren ardura hartuko duena. Lehen unean artatu zuten medikuek baieztatu dute haurrak dituen zauriak bortxaketa baten ondorio izan daitezkeela.
Asiloa eskatu duen Afganistango bikote baten alaba da hiru urteko haurra. Bart gauean topatu zuten, komun batzuen alboan botata. Lehen sorospenak egin ostean, irlako hirigune nagusi den Mitileneko ospitalera eraman zuten.
Gobernuz kanpoko erakundeek kanpalekuko segurtasun falta behin baino gehiagotan salatu dute, baita irailean Moriakoa kiskali ondoren eraiki zen errefuxiatu gune berriak ez dituela gutxieneko baldintza batzuk betetzen ere.
Itsasoaren ondoan kokatu duten gune honetan 7.000 errefuxiatu baino gehiago pilatzen dira eta haietako 2.400 inguru haurrak dira. Neguan sartzear gauden honetan, berogailurik gabeko karpetan bizi dira eta, azken asteetan, euriteek uholdeak eragin dituzte, egoera are eta okerragoa bilakatuz. Elektrizitatea ere sarri mozten diete.
Greziako Gobernuaren arabera, 10.000 lagun bildu ditzake kanpaleku berriak eta uda amaieran estalia izango den beste batera mugituko dituzte bertan dauden pertsonak.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias
