
Lakuako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak astelehen honetan argitaratu duen ebazpenaren arabera, Agurain, Aizarnazabal, Andoain, Asparrena, Beasain, Bermeo, Donemiliaga, Eskoriatza, Ispaster, Lazkao, Lekeitio, Mundaka, Olaberria, Villabona, Zegama, Zornotza eta Zumaiako taberna eta jatetxeak itxita egon behar dira egoera epidemiologikoagatik.
Udalerri horietan 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 500 kasukoa edo hortik gorakoa delako hartu du Lakuak erabaki hau.
Zehazki, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Agurain (560,43), Bizkaiko Bermeo (839,74), Lekeitio (733,36) eta Zornotza (570,24), eta Gipuzkoako Andoain (607,15), Beasain (763,14), Lazkao (514,91), Villabona (523,91) eta Zumaia (681,80) eremu gorrian daude.
Bestalde, 5.000 biztanletik beherako herrien artean, Osasun Sailaren ebazpenak zehazten du Aizarnazabal, Asparrena, Eskoriatza, Ispaster, Mundaka, Olaberria, Donemiliaga eta Zegamako taberna eta jatetxeak ere itxi egin behar direla.
Herri txikiago hauen kasuan, ostalaritza eta jatetxeen itxiera zehazteko irizpide gisa azken zazpi egunetan bi kasu positibo baino gehiago izatea erabili da ere bai.
Izan ere, EAE alerta laranjan sartu da astelehen honetan, 560 koronabirus kasu berri erregistratu eta positibotasuna %5,2ra igo ostean.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas


