
Arte eszenikoentzat bereziki urte gogorra izan da igaro berri dena, eta datozen hilabeteek ez dute, oraindik bederen, itxura hoberik. Ilunpe horri aurre egin nahi izan dio Rebeka Elizegi collage ilustratzaileak dFeria, Donostiako arte eszenikoen jaialdirako egin duen kartelean. «Hain urte krudela igaro ondoren, antzerki mundua errepresentatzen duen pertsonaia nagusi bat ilunpetik azaltzen da eszenara, espazio guztiari indarra eta energia berritua emanez», azaldu du egileak.
Jaialdiaren XXVII. edizioaren gai nagusia ‘Etorkizuna’ izango dela ere aurreratu dute Donostia Kulturatik. «Etortzekoa den hori. Susmoari so egin une zehatz bateko datuekin. Etorkizuna zehatz-mehatz asma al dezakegu? Etorkizunaz dugun interes hori nola hausnartzen da arteetan? Norberak bere etorkizunean eragin dezake?», galdegin dute, eta Robert Anton Wilson eleberrigile estatubatuarraren esan bat ekarri dute gogora: «Etorkizuna arriskua hartu eta hura sortzearen ardura onartu dezakeen edonori dagokio». Hala, aurten jaialdia etorkizunari begira jarriko dela iragarri dute.
Edizio berriaren zenbait datu ere eman dituzte. DFeria martxoaren 15 eta 18a bitartean ospatuko da Donostia. Edizio honetarako 330 antzerki eta dantza konpainiak eman dute izena eta horien artetik 28 konpainiaren ikuskizunak hautatu dira; bost ikuskizunek Donostian izango dute euren estreinaldi orokorra. Programazio eszeniko osoa «hemendik gutxira» aurkeztuko dela ere iragarri dute.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
