
Euskal Museoan eginiko agerraldi batean, Bilboko Jai Batzorde Mistoak aratusteak berten behera uzteko erabakia hartu duela jakinarazi dute Itziar Urtasunek, Udaleko Jai zinegotzi eta batzordeko presidenteak, eta Artzai Goieaskoetxeak, Jai Batzorde Mistoan Bilboko Konpartsetako batzarkide denak.
Urtasunek eta Goieaskoetxeak azaldu dutenez, aho batez hartu dute erabakia, uste dutelako «ez dagoela osasun-baldintzarik 2021eko otsailaren 6a eta 16a bitartean Bilboko Aratusteak antolatzeko ezta ohiko programazioa garatzeko ere, prebentzio-irizpideei, elkartasunari eta elkar-zaintza filosofiari jarraiki».
Gogoratu dutenez, Euskal Herriko beste herri asko bezala, covid-19aren eraginez Bilbo zonalde gorrian dago egunotan, horrek dakartzan hainbat mugarekin. Testuinguru honetan arduraz jokatu beharra dagoela adierazi dute.
Magia, «burbuila-taldean» mozorrotzeko gaia
Nolanahi ere, norberaren esku utzi dute mozorrotzea ala ez, betiere osasun-neurriak errespetatuta: «mozorrotu nahi duenak har dezala magiaren gaia itxaropenerako dei bezala, bere burbuila-taldean erakusteko, umeen gozamenerako eta pozteko».
«Mozorrotzeko motiborik ikusten ez duenak ez dezala txarto hartu auzokideen bizi-grina. Eta denok joka dezagun arduraz besteekiko», adieraziz amaitu dute agerraldia Jai Batzorde Mistoko kideek.

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»
