
Agintari italiarrek tripulazioari emandako aginduen arabera, Augustako portura (Siracusa iparraldean) joan beharko du ‘Ocean Viking’ ontziak, erreskatatutako 422 migratzaileak lehorreratzeko.
422 pertsona horiek astean zehar egindako hainbat operaziotan erreskatatu zituzten, eta, atzo, larunbata, horietako bi Maltara eraman behar izan zituzten, helikoptero bidez, haien osasun egoera larria zela-eta.
Egoera nabarmen larriagotu egin da azken egunotan hainbat faktoreren eraginez: ontziak daraman gainkargari eta inguruan izan duten eguraldi txarrari, erreskatatutako pertsonen artean zortzi koronabirus kasu agertu izana gehitu behar baitzaio.
Ontzian doazen pertsona guztiei test azkarrak egin dizkiete eta positibo eman duten lagunak berehala isolatu dituzte.
Luisa Albera ‘Ocean Viking’ itsasontziko bilaketa eta erreskate koordinatzaileak azaldu duenez, ontzian kutsatzeak ekiditeko eta daudenei aurre egiteko protokolo zorrotzak aplikatu dituzte, baina, hala ere, ohartarazi du 69 metroko luzera duen itsasontzi bat dela eta, ondorioz, are premiazkoagoa dela lehorrera iristea.
Migratzaileak Boli Kosta, Mali eta Sudanetik datoz, eta horien artean, SOS Mediterranée erakundeak ohar batean gogorarazi duenez, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta bakarrik bidaiatzen duten adingabeak daude.
Migratzaile eta errefuxiatuek erabiltzen dituzten txalupen kopurua hazi egin da azken egunotan Mediterraneoko uretan. Batzuk Lampedusa uhartera iritsi dira erreskatatuak izan ostean, baina beste batzuek Libiara itzuli behar izaten dute.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
