Amagoia Bilbao

Oilaskoz betetako ziazerba krepeak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200ml esne, 100 g ziazerba, 75g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin.  Betegarria: tipulina bat, 2 baratxuri ale, 100 g kuiatxo, 100 g kuia, azenario bat, 400 g oilasko bularki, olioa, gatza. Saltsa: 300 ml esne-gain, 65 g Roquefort gazta, gatza.  

Zailtasuna                            3

Orea:
1. Ziazerbak egosi, xukatu eta txikitu.
2. Esnea epeldu eta gurina urtu.
3. Irina eta arrautza nahasi. Gurina, ziazerbak eta esnea gehitu eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
4. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
5. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
6. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tiratan moztutako kuiatxoa, azenarioa eta kuia gehitu eta erregosi.
3. Oilaskoa tira finetan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Gatza bota.
Saltsa:
1. Zartagin batean esne-gaina eta zatitutako gazta jarri.
2. Sutan jarri eta eragin, gazta urtu arte. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu.
2. Labe beroan sartu, berotu arte.
3. Plateretan saltsa beroa jarri, eta gainean bina krepe.