(H)emen ere bagaude, bagara eta ari gara

(H)emen ikusentzunezko eta arte eszenikoetan lan egiten duten emakumeen elkartearekin elkarlanean, astelehenero izango dugu tarte bat kultur tartean. Entzun gaitzaten, entzun gaitezen.

Audio_placeholder

(H)emen ere bagaude, bagara eta ari gara

Loading player...
(H)emen elkarteko kideak
(H)emen elkarteko kideak

(H)emen ikusentzunezko eta arte eszenikoetan lan egiten duten emakumeen elkartea da, bere  webgunean sartzeaz bat Alice Guy-Blaché, zinema zuzendariaren esaldi bat irakur dezakegu: «Film baten eszenaratzean, ez dago ezer emakumeek gizonek bezain erraz egin ezin dezaketenik». Elkarteko lehendakariek, Lara Izagirre eta Olatz Beobidek azaldu digutenez, zoritxarrez gaurkotasunik galdu ez duten hitzak dira. Eta horretan zer esan handia du, ikusgarritasunak. Emakumeek egiten duten lana ezagutzen ez bada nekez aldatuko dira gauzak.

Horretan egiten du lan (H)emen elkarteak, sektoreko emakumeei webguneko erregistroan izena emateko aukera luzatuz.  Erregistro horrekin ikusgarritasun bikoitza lortzen da: alde batetik kanpora begira, kontratatzaile  edota publikoaren begietara, baina bestetik baita  barrura begira ere, uste baino gehiago garela ohartarazteko eta saretze lanak errazteko. Saretze lan horretan sakontzeko aukera aparta da elkarteko bazkide izatea ere, elkartearen eskuetara iristen diren proiektuetan parte hartzeko aukera izaten baitute bazkideek.

Aukera da hain zuzen ere, ikusgarritasunarekin batera elkarte honen helburuetako hitz klabeetariko bat.  Izan ere, Behatokiak ikerketa bat egin zuen 2016an eta bertan atera zen ondorioetariko bat izan zen emakumezko profesionalentzat lehen aukerak urriagoak zirela. Arazo horri aurre egitera dator (H)emen-en lehen erronketako bat, 'Aukera' programa, ikus-entzunezkoen alorrean ikasketak burutzen ari diren emakumeei lehen aukera  bat ematea  izango du helburu eta martxoan zabalduko da izen ematea.

Kultur tartean, astelehenero zabalduko diogu elkarte honetako bazkideei leiho bat,  (H)emen ere bagaudela, bagarela eta ari garela entzun gaitzaten eta entzun gaitezen.