NAIZ

Mikel Aguirre hil da, ETBren lehenengo nazioarteko berriemailea

63 urte zituela, gaur hil da Mikel Aguirre Amantegi, Euskal Telebistak izan zuen lehenengo nazioarteko berriemailea. Bruselan bete zuen ardura hori bereziki, europear erakundeetan espezializatua, baina Bosniako gerra eta beste hainbat lan ere garatu zituen.

Mikel Aguirre, Bruselan lanean. (ETB)
Mikel Aguirre, Bruselan lanean. (ETB)

Bruselan Euskal Telebistak izan zuen lehenbiziko berriemailea izan zen Mikel Aguirre kazetaria hil da. Lagunek eta Europar Batasuneko zenbait langile eta ordezkarik zabaldu dute albistea. Izan ere, bertako prentsa bulegoan egin du lan azken urteotan.

Honela gogoratu du Twitter gaur egun ardura hori betetzen duen Olatz Arrieta kazetariak:

 

63 urte zituen Mikel Aguirre Amantegi eta Belgikan jaioa zen. ETBk gogoratu duenez, ez zen bakarrik Bruselan jardun, Bosniako gerraren berri ere eman zuelako.

Hala ere, bere zeregin nagusia Europar Batasuneko hiriburuan izan zen eta besteak beste Maastricheko Akordioaren gorabeheren berri ematea egokitu zitzaion.

1986. urtean ekin zion lanari bertatik eta 1995. urtera arte luzatu zen ardura.

Bi urte baino gehiago Amberesen desagerturik izan zen eta azkenean hilik agertu zen Hodei Egiluzen kasuan ere laguntza handia eman zuela gogoratu dute sareetan.