NAIZ

Euskal Errepublikaren alde mobilizatzera deitu dute Loiolako kuartelaren aurrean

Ehun mugimenduak nazio mailako ekimen bat iragarri du Loiolako kuartelaren aurrean martxoaren 27rako, 1978ko Erregimeneko beste «pelotazo urbanistiko» bat salatzeko eta herritarrei lehentasuna emango dien euskal Errepublika aldarrikatzeko.

Ehun mugimenduak Loiolako kuartela herritarrentzat berreskurtako duela egin dute publiko.
Ehun mugimenduak Loiolako kuartela herritarrentzat berreskurtako duela egin dute publiko.

Ehun mugimenduak dei egin dio larunbat honetan euskal gizarteari martxoaren 27an (larunbatean) Loiolako kuartelaren aurrean mobilizatzera, herritarrei «militarrak eta hormigoiaren mafia beharrean» herritarren komunitatea lehenesten duen Euskal Errepublika aldarrikatzeko.

Ekimena Donostiako Udalak Loiolako kuartela erostearen ondorio da. Erabaki horrek, Ehun mugimenduaren arabera, «78ko erregimenaren osagai nagusiak barnebiltzen ditu», hau da, Estatu espaniolako militarrak, «Espainiako batasunaren eta eliteen interesen zaintzaile finenak», eta, bestetik, eliteen beste «pelotazo urbanistikoa» bat.

Ildo horretatik, honako hau adierazi dute: «Udalak, denena den diru poltsatik miloi asko militarrei emango dizkie, bertan 1700 etxebizitza egiteko. Bide batez, betiko eraikuntza enpresak, baimenduta dagoen espekulatzeko aukera aprobetxatuz, herritarren kontura puztutzen jarraitzeko. Operazio borobila». Gainera, azaldu dute Udala, militarrak eta eraikuntza enpresak «Ederki konpontzen» direla diru publikoa jokoan dagoenean: «Beraien poltsikoak herritarron kontura betetzen dituen Espainia izeneko karabela ontzian daude guztiak, goxo-goxo».

Azkenik, «herritarren iritziarekiko mespretxua» nabarmendu dute, Ehunkiren ustez, Donostiarren eta Loiolatarren iritzia ez delako «kontutan hartuko»: «Militarren eraikuntzak herritarren beharretara egokitu beharrean, eraikuntza horiek bota eta elite ekonomikoei men eginez, eraikuntza enpresa erraldoien beharretara makurtuko dira. 78ko erregimenak ez du galdetzen, inposatu egiten du».

Horregatik guztiagatik, «ongizate komuna lehenestea» eskatu dute «porlanaren mafia beharrean» eta Euskal Errepublikaren aldarrikapenarekin soilik etorriko dela aldarrikatu dute: «Euskal Errepublikarik gabe 78ko erregimen mafiosoa besterik ez dugu izango».

Ekimen nazionala Loiolako kuartelaren parean dagoen Latsari plazan izango da, martxoaren 27ko 12.00etan, eta parte hartzen duten kolektibo ezberdinek kuartel militarra «desjabetuko» dute «herritarren esku uzteko».