1984ko martxoaren 22an Pedro Mari Isart «Pelitxo», Rafael Dalas «Txapas», Dionisio Aizpuru «Kurro» eta Jose Mari Izura «Pelu» Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA) erakundeko kideak hil zituen Polizia espainiarrak Pasaiako badian.
Igande honetan dozenaka lagun bertan bildu dira sarraski horren biktimak gogorateko eta gaur egun indarrean dagoen inpunitatea salatzeko. Izan ere, bide judizial guztiak agortu ostean, ez da hilketaren arduradunik epaitu.
Kizkitza Gil San Vicente Sortuko kideak ekitaldian azaldu duenez, Euskal Herria aintzindari izan da borroka sozial eta politikoetan, baina baita ere espainiar Estatuaren errepresioa pairatzeko orduan.
Gogoratu duenez, «Espainiako ezkerreko sektore esanguratsuek onartu egin zuten frankismoaren erreforma, eta Estatuak Euskal Herrira begiratu eta Euskal Herriaren kontrako estrategia errepresibo guztia aktibatu zuen».
«Eta Plan ZEN etorri zen, eta GAL etorri zen», nabarmendu du Gil San Vicentek gaurko ekitaldian parte hartu dutenen aurrean.
Bihar 37 urte beteko dira Pasaiako badian polizia espainiarrak KAAko 4 kide erail zituenetik.
— SortuGipuzkoa (@SortuGip) March 21, 2021
Pedro Mari Isart "Pelitxo"
Rafael Dalas "Txapas"
Dionisio Aizpuru "Kurro"
Jose Mari Izura "Pelu"
Gaur, beste behin, egia eta aitortza exijitu ditugu Pasaian. pic.twitter.com/LcJnm5DXEX
Gaurkoa ez da izango Pasaiako Badian izandako sarraskia oroitzeko ekitaldi bakarra. Bihar, XXXVII. urteurrenaren egunean, Egiari Zor Fundazioak antolatuko dituen ekimenen berri emango du. Ekitaldi nagusia Azpeitiako Berdura Plazan izango da, martxoaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 18.00etan.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

