BRICOMARTek babestutako edukia

BRICOMART, Eraikuntza eta Eraberritzearen Biltegia, Galdakaora dator

Maiatzaren 6an, 7:30etik aurrera, BRICOMARTek, Eraikuntza eta Eraberritzearen Biltegiak, ateak irekiko ditu Galdakaon, Txomin Egileor kalean, 41B. Bizkaiko 2. Biltegia da eta 8.300 m2 baino gehiagoko azalera du. Bezeroek 20.000 produktu baino gehiago aurkituko dituzte prezio onenetan (BEZa barne).

Bricomart-eko eraikuntza materialen barla.
Bricomart-eko eraikuntza materialen barla.

Bricomart berria Galdakaon dago eta zerbitzua emango du Bilboko ekialde osoan eta baita Araba eta Gipuzkoako probintzietako bezeroei ere. Euskadiko Biltegien sarea zabalduz, Bricomartek zerbitzu hobea eman nahi die bere bezeroei produktu-stock handiagoa, denbora-aurrezpena eta erosotasun gehiago eskainiz erosketak egiteko bi Biltegietara jo dezaketelarik.

Sestaon bezala, eta bere beste Biltegi guztietan bezala, BRICOMARTek egunero BILTEGIKO PREZIOAK bermatzen ditu, baxuenak, promoziorik eta ustekabekorik gabe, eta BEZa barne azkeneko prezioan. Bere arauetako beste bat KALITATE PROFESIONALA da eskaintzen dituen erreferentzia guztietan, izan ere, bere eskaintza komertzialak sektoreko marka aitzindarien eta gunean ezagunak direnen produktuak biltzen ditu. Gainera, apustu handia egiten du bertako eta eskualdeko hornitzaileen alde eskualdeko enpresa-sarearen garapena laguntzeko asmoz.

Biltegi hau denbora eta dirua aurrezteko sortuta dago eta osoko konponbide gisa agertzen da bezero guztiek bere lan eta eraberritze-proiektuetarako behar duten guztia bertan aurki dezaketelarik; horretarako 20.000 produktu baino gehiago dituzte LAN-STOCK BETI ESKURAGARRIAN eta arlo anitzetan banatuta: iturgintza, elektrizitatea, zeramika, sanitarioa, erremintak, margoa, burdindegia, sukaldeak, zoruak, ateak, leihoak eta eraikuntza-materialak.

Gainera, EROSKETA AZKARRA ETA ERAGINKORRA izan dadin, Biltegiak doako aparkaleku handia dauka, bezeroentzat bakarrik, 270 aparkaleku baino gehiagorekin, 16 kaxa (horietako 2 tamaina handiko erosketetarako eta 4 autokobrantzako kaxa azkar), zama-gunea tamaina handiko salgaientzat eta 2.600 m2 baino gehiagoko material-arloarekin; bertara zuzenean beribilarekin sar daiteke salgaiak zuzenean kargatzeko. Halaber, BRICOMARTek telefonoren, WhatsApp-en edo posta-elektronikoaren bidezko Eskari-zerbitzua dauka; salgaiak Galdakao edo Sestaoko Biltegian jaso daitezke edo bezeroak erabakitzen duen helbidean jasotzeko aukera ere eskaintzen du.

Bricomart Galdakaoren aurrealdea.

 

Sektoreko profesionalen neurrian diseinatutako Biltegi honek ORDUTEGI ZABALA dauka haien errutinari egokitua; izan ere, astelehenetik ostiralera irekita dago 7:30etik 21:00etara eta eguerdian ez du ixten (larunbatetan ere irekita dago). Bestalde, erosketa-esperientziarik onena eskaintzen du KONPONBIDE PROFESIONALAK eskainiz honako hauek bezala: obrarainoko garraioa 24 ordutan, PVCzko eta aluminiozko neurrira egindako leihoak, erremintak frogatzeko gunea, burdindegi-salmahaia giltzak bezatze eta kopiatzeko zerbitzuarekin, sistema tintometriko industriala edo 100 egun arteko itzultze-epea.

Eta bezeroek AHOLKULARITZA PROFESIONAL hoberena jaso dezaten Biltegiko langileak Eraikuntza eta Berrikuntzako lanbide bakoitzeko gaituek trebatzen dituzte. Talde honek etenbako trebakuntza jasotzen du sektoreko berritasunekin egunean izateko. Gainera, taldea batez ere Bizkaian jaiotako edo bertan bizi diren pertsonek osatzen dute gehienean, era horretan kalitatezko lanpostu berriak sortu direlarik hiriko eta inguruko bizilagunentzat.

BRICOMART Galdakaora heldu da 16,6 milioi euroko inbertsioa eginez eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen laguntzen du 100 lanpostu baino gehiagorekin. BRICOMART Galdakao markak espainiar Estatuan duen 29. Biltegia da, Eraikuntza eta Berrikuntzaren arloko sektorean espezializatutako banaketa-azalera nagusi giza bere aitzindari postua sendotuz.