NAIZ

Sagarduiren agerraldiak 15 egunetik behin, EAJ eta PSEren eskariz, egoera «egonkortu delako»

EAEn atzo 1.000 kasu berri baino gehiago zenbatu baziren ere eta ZIUetako okupazioak gora jarraitu arren, EAJk eta PSEk pandemia «egonkortu» egin dela iritzi dute eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astero Gasteiko Ganbaran egiten dituen agerraldiak 15 egunez behin egitea proposatu dute.

Gotzone Sagardui, Gasteizko Legebiltzarrean. (Iñigo URIZ/FOKU)
Gotzone Sagardui, Gasteizko Legebiltzarrean. (Iñigo URIZ/FOKU)

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astero Gasteiko Legebiltzarrean egiten dituen agerraldiak 15 egunez behin egitea proposatu dute EAJk eta PSEk, pandemia «egonkortu» eta txertaketa «gora» doala iritzita.

Atzo 1.000 kasu berri baino gehiago batu ziren Araba, Bizkaia eta Gasteizen (1.007) eta ZIUetako okupazioak gora jarraitzen du, 165 lagunekin. Hala ere, EAJk eta PSEk Legebiltzarreko mahaiari idazki bat igorri diote txertaketaren «igoeraren» aurrean eta «datu epidemiologikoen egonkortzea ikusita», Sagarduiren agerraldiak 15 egunetik behin egitea «egokiagoa» dela argudiatuta.

Osasuneko titularrak hilabeteak daramatza astero Ganberara joaten, pandemiaren bilakaera aztertu eta txertaketa prozesuaren garapenaren berri emateko. Orain arte bezala, Sagarduik berak ere agerraldiak egitea eskatu ahal izango dituela gaineratzen du bi alderdiek aurkeztutako idazkiek.

Rebeka Ubera Eh bilduko legebiltzarkideak kritikatu egin du EAJk eta PSEk pandemia egonkortzeko sailburuaren agerraldiak atzeratzea eskatu izana. «Beste argudioren bat erabil zezaketen. Baina datuak egonkortu egin al dira?», galdetu du sare sozialen bidez.