Zizurkilgo Udalak astelehen honetan egin du apirileko osoko bilkura eta bertan hartu dituzten erabakien artean dago Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide izateko eskaera egitea. EH Bilduren aldeko bost botorekin, EAJren bi abstentziorekin eta PSEren aurkako botoarekin atera da aurrera proposamena.
@uema_eus-ko kide izatea erabaki du #Zizurkil-go Udalak gaurko osoko bilkuran. Euskararen normalizazioaren aldeko urratsa eman du modu horretan. https://t.co/MyDlA21S7v pic.twitter.com/Zz1u7T82df
— Zizurkilgo Udala (@ZizurkilgoUdala) April 26, 2021
Gaur egun, 88 udalek osatzen dute UEMA eta 90. udala izango da Zizurkil, UEMAk maiatzaren 29an egitekoa duen batzar nagusiak eskaera berriak onartzen dituenean, Amasa-Villabonak ere martxoko osoko bilkuran onartu baitzuen mankomunitateko kide izatea. Formalki UEMAko kide izatera pasatzen direnean, Tolosaldeko 28 herrietatik 18 egongo dira UEMAren barruan.
2016ko datuak eskuan UEMAk azaldu duenez, euskaldunak %72,6 dira Zizurkilen – 3.025 biztanle zituen iaz erroldatuta–. Oro har euskaraz bizi dira bertan, baina udalerri euskaldun gehienetan bezala beheranzko joera islatzen dute azken urteotako datuek: 2011tik (%76) 2016ra (%72,6), esaterako, 3,4 puntu egin zuen behera euskaldunen indizeak. UEMAko kide izanda, egoera iraultzeko eta euskararen biziberritzeari hizkuntza politika sendo eta bateratuekin ekiteko asmoa adierazi du Zizurkilgo Udalak.

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol

Hallado el cadáver de una mujer en la ría de Bilbo
