Iruñean ELAk deitutako manifestazioa. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Bilbon ELAk deitutako manifestazioa. (Monika DEL VALLE/FOKU)
‘Paracetamol batek langile batek baino gehiago balio du’, Iruñean. (Monika DEL VALLE/FOKU)
‘Paracetamol batek langile batek baino gehiago balio du’, Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
UGT eta CCOOen manifestazioa Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
UGT eta CCOOen manifestazioa Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Iruñeko kaleak Maiatzaren Lehenerako atonduta. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Bilboko kaleak Maiatzaren Lehenerako atonduta. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Tubacex enpresako langileak protagonista izan dira aurten. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Tubacex enpresako langileak protagonista izan dira aurten. (Monika DEL VALLE/FOKU)
UGTren pankarta, Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
UGTren pankarta, Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Jendea ilaran eta segurtasun distantziak betetzen, Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Jendea ilaran eta segurtasun distantziak betetzen, Bilbon. (Monika DEL VALLE/FOKU)
LABen manifestazioa Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
LABen manifestazioa Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Patri Perales, Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Patri Perales, Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
UGTk eta CCOOk Bilbon deitutako manifestazioa. (Monika DEL VALLE/FOKU)
UGTk eta CCOOk Bilbon deitutako manifestazioa. (Monika DEL VALLE/FOKU)
‘Sindikalismo borrokatzailea ez da delitua’, Iruñean kartela. (Idoia ZABALETA/FOKU)
‘Sindikalismo borrokatzailea ez da delitua’, Iruñean kartela. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Pentsio duinak ere aldarrikatu dituzte Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Pentsio duinak ere aldarrikatu dituzte Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Plaza betea, Iruñeko manifestazioaren amaieran. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Plaza betea, Iruñeko manifestazioaren amaieran. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Zaintza lanen aldarrikapena, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Zaintza lanen aldarrikapena, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
 Arantza Urkaregi, Oihana Etxebarrieta eta Ikoitz Arrese, Bilbon ESK eta Steilas sindikatuek deitutako protestan. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Arantza Urkaregi, Oihana Etxebarrieta eta Ikoitz Arrese, Bilbon ESK eta Steilas sindikatuek deitutako protestan. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Musikak girotu du Baionako Maiatzaren Leheneko protesta eguna. (Bob EDME)
Musikak girotu du Baionako Maiatzaren Leheneko protesta eguna. (Bob EDME)
Zaintza duinaren eske, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Zaintza duinaren eske, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Erresidentzietako langileen aldarriak Donostian. (Maialen ANDRES/FOKU)
Erresidentzietako langileen aldarriak Donostian. (Maialen ANDRES/FOKU)
‘Aldaketa garaia da’ lelopean ELAk Donostian deitutako manifestazioa. (Maialen ANDRES/FOKU)
‘Aldaketa garaia da’ lelopean ELAk Donostian deitutako manifestazioa. (Maialen ANDRES/FOKU)
Kartel ugari Baionako karriketan. (Bob EDME)
Kartel ugari Baionako karriketan. (Bob EDME)
LABeko banderak Baionan. (Bob EDME)
LABeko banderak Baionan. (Bob EDME)
Eskubideen aldeko pankarta Baionan. (Bob EDME)
Eskubideen aldeko pankarta Baionan. (Bob EDME)
Hilotz bat ere agertu da Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Hilotz bat ere agertu da Iruñean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
M1eko protestak Kosovon. (Armend NIMANI/AFP)
M1eko protestak Kosovon. (Armend NIMANI/AFP)
Polizia bortitz Turkian, M1eko manifestazioan. (Bulent KILIC/AFP)
Polizia bortitz Turkian, M1eko manifestazioan. (Bulent KILIC/AFP)
Turkiako Polizia gazte bat bortizki atxilotzen. (Bulent KILIC/AFP)
Turkiako Polizia gazte bat bortizki atxilotzen. (Bulent KILIC/AFP)
Prekarizazioaren aurkako pankarta, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Prekarizazioaren aurkako pankarta, Bilbon. (Aritz LOIOLA/FOKU)
Manifestari bat Parisen, esku-ahurrean ‘Macron kanpora’ idatzita. (Bertrand GUAY/AFP)
Manifestari bat Parisen, esku-ahurrean ‘Macron kanpora’ idatzita. (Bertrand GUAY/AFP)
Bizikleta martxa Berlinen, Alemanian. (Odd ANDERSEN/AFP)
Bizikleta martxa Berlinen, Alemanian. (Odd ANDERSEN/AFP)
LABen manifestazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik igarotzen. (Maialen ANDRES/FOKU)
LABen manifestazioa Donostiako Gipuzkoa plazatik igarotzen. (Gorka RUBIO/FOKU)
Steilas sindikatuaren mobilizazioa Donostian. (Gorka RUBIO/FOKU)
Steilas sindikatuaren mobilizazioa Donostian. (Gorka RUBIO/FOKU)
Kontseilu Sozialistako kideak ere atera dira kalera Donostian. (Gorka RUBIO/FOKU)
Kontseilu Sozialistako kideak ere atera dira kalera Donostian. (Gorka RUBIO/FOKU)
Errusian, gizon bat Maiatzaren Lehena gitarrarekin girotzen. (Dimitar DILKOFF/AFP)
Errusian, gizon bat Maiatzaren Lehena gitarrarekin girotzen. (Dimitar DILKOFF/AFP)
Iñaki Altuna

Pandemiak baldintzatuta aldaketa aldarrikatu dute Maiatzaren Lehenaren mobilizazioek

Mobilizazio ugari izaten ari da gaur Euskal Herrian. Sindikatu nagusiek «aldaketaren» beharra nabarmendu dute. Momentuak greba orokor bat eskatzen duela adierazi du LABek.

Bigarren urtez pandemiak baldintzatuta egin dira Maiatzaren Leheneko mobilizazioak. Iaz, balkoietatik, konfinamendu gogorraren garaian; aurten, «distantzia sozialari» erreparatuz herri askotan barreiatuta; betiere pandemiak berriro ere agerian utzitako errealitatea salatzeko –langileak, herri sektoreak eta sektore zaurgarriak izan ohi direla krisietan kaltetuak– eta beste zerbait behar dela nabarmentzeko. Aldaketa hitza erabili dute, esaterako, ELA eta LAB sindikatuek haien lematan.

LAB izan da mobilizazio gehien egin dituen sindikatua. 30etik gora, ia denak Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herriari dagokionez, LAB Baionako intersindikalaren deialdian egon da.

Lapurdiko hiriburuko mobilizazioa, bertatik Maite Ubiriak gure kazetariak kontatu duenez, jendetsua eta anitza izan da. Aldarrikapen ezberdinak kaleratu ditu.

Esate baterako, Baionako antzokia okupatzen duten artistek pandemiak eragindako krisia salatzeko txaloka hartu dituzte manifestariak Herriko Etxearen aitzinean.

Migratzaileen aldeko aldarria ere oso presente izan da pankartetan, eta gazteen blokea bereziki indartsua izan da. Euskal Herria ez dela salgai aldarrikatzeko oihuak bota dituzte, baita kapitalismoaren aurkakoak ere.  

Greba orokor bat deitzeko aukera

LABeko idazkari nagusia, Garbiñe Aranburu, Bilbon izan da. Kapitalismoak krisiak bere burua «berrantolatzeko eta indartzeko» aprobetxatzen dituela esan du. «Europako Funtsek dagoeneko finkatu dute joko-zelaia, kapital transnazionalen neurrira egindako susperraldi ekonomiko bat».

Enpleguaz ere mintzatu da: «Nori dagokio enplegua eta gutxieneko prestazioa bermatzea? Gobernuei. Eta zer egiten dute? Ezer ez. Patronalari aurpegia zuritu eta enplegua defendatzen ari direnen aurka polizia bidali, hori besterik ez». Esaldia Tubacexeko langileak gogoratuz borobildu du.

Aranburuk aipamen berezia egin die sektore feminizatuei, gazteei eta pentsiodunei, eta orain «aldaketaren» aldeko borroka sindikal eta sozial guztiak babestu behar direla adierazi du. Urrats bat gehiago egin du, greba orokor bat deitzeko aukera plazaratu baitu: «Momentuak beste greba orokor bat eskatzen du eta LAB hurrengo greba orokorrerako adostasunak lortzen hasteko prest dago, hitz egiten hasteko eta bide horretan adostasunak bilatzeko».

Bere esanetan, «alternatiba herri gisa abiatu behar dugu, herri burujabetza prozesuak bultzatuz. Aldaketa ezker subiranismoaren eta langileen lidergotik bultzatuko da edo ez da izango».

Mobilizazioari debekua

ELAk lau deialdi egin ditu gaurko, Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean bana. Bilbon Mitxel Lakuntza idazkari nagusia izan da, eta bertatik pandemiaz aritu da lehen-lehenik. Berriro ere manifestazio eskubidea murriztu izana kritikatu du.

Lakuak enpresekin duen jokabidearekin alderatu du gaur herri batetik bestera manifestazio batera joateari jarritako debekua. «Covid agerraldien %70 eta %80 artean lantokietan gertatu da, Jaurlaritzaren arabera. Mugaren bat jarri al dute lantokien funtzionamenduan kutsatzeak murrizteko?», galdetu du Lakuntzak, segidan erantzuna emateko: «Bat ere ez. Ez dute enpresa bakar bat ere zigortu prebentzio neurriak behar bezala ez betetzeagatik. Baina hiltzen gaituen sistema kriminal hau salatzeko kalera atera nahi dugunean debekatu egiten digute».

Pandemiaren karira, txertoaz ere aritu da eta horko interes ekonomikoak salatu ditu: «Diru publikoz finantzatutako txertoak farmazeutika pribatuen esku daude; enpresa hauen negozioa da lehentasuna, ez milioika pertsonaren bizitza. Patente horiek liberatu egin behar dira, berehala».

ELAko idazkari nagusiak «aldaketa garaia» dela nabarmendu du: «Aldaketak nahi ditugu krisi honi ematen zaion irteera ez dadin izan 2008koa bezalakoa. Gehiegi ikusi eta ikasi dugu ordutik hona. Irteera bakarra ez dago; gu beste aldera goaz, ezkerreko atera. ‘Eskubide gehiago, murrizketa gutxiago’ dioen atera».

Beste mobilizazio batzuk

Hego Euskal Herriko hiriburuetan beste manifestazio batzuk egin dira. Alde batetik, Estatu mailako sindikatuen (CCOO eta UGT) deialdiak izan dira, eta, bestetik, ESK, CGT, eta Steilas sindikatuek elkarrekin egindako manifestazioak. Goiko argazki galerian ikusi daitezke horien irudiak.

Arratsaldez, hainbat ekimen eta mobilizazio egon da han eta hemen. Aipagarriena Iruñean egindakoa. 40 bat elkartek deituta manifestazioa egin dute aldarrikapen sozialean indar egiteko, ‘Nadie se queda atrás. M1 soziala. Elkarrekin aurrera’ lelopean. Besteak beste, ekologiaren eta osasun publikoaren alde egin dute oihu, baita arrazakeriaren kontra ere.