
Datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, 73 urte beteko dira Palestinaren aurkako inbasio militar eta kolonialaren ondorioz Israelgo Estatua sortu zenetik, eta hainbat elkarte internazionalistak mobilizazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Bilbo, Iruñea eta Donostian 12.00etan egingo dira protestak, hurrenez hurren, Arriaga plazan, Udaletxeko plazan eta Bulebarrean. Gasteizen arratsaldean elkartzeko deia egin dute, 17.00etan, Bilbo plazan.
Palestina osoko herritarrak etengabeko #Nakba-n (hondamendia) bizi dira 1948az geroztik.
— Askapena (@Askapena) May 11, 2021
Israelgo Estatua eta bere konplizeak salatzeko, larunbatean kalera!
BILBO. Arriagan 12:00
DONOSTIA. Bulebarrean 12:00
GASTEIZ. Bilbo Plazan 17:00
IRUÑEA. Udal plazan 12:00#BoycottIsrael pic.twitter.com/9LSIfv8OZj
Besteak beste, Askapena, Komite Internazionalistak, Antikapitalistak eta Mundubat plataformek egin dute bat deialdiarekin. 73 urtez luzatu den «garbiketa etnikoarekin» bukatzea, CAF enpresak Jerusalemen duen proiektua gelditzea eta Isralek atxilo duen Juana Ruiz askatzea aldarrikatuko dute mobilizazioetan.
Erasoen gorakada
«Etengabeko Nakba gelditu» lelopean egingo diren mobilizazioak Israelek Gaza, Jerusalemen eta herrialdeko beste zonalde batzuetan egindako erasoen gorakadak markatuko ditu. Azken egunetan, gutxienez 45 palestinar hil ditu Estatu sionistak, haien artean adin txikiko 13 pertsona.
Gainera, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Benny Gantz Defentsa ministroak iragarri dute Gazaren aurkako eraso gehiago eta bortitzagoak egingo dituztela. «Hasiera besterik ez da», ohartarazi du Gantzek.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»



