
Andres Nagel artista donostiarraren 1975eko autoerretratu bat eman dio aurten dohaintzan San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak museoari, urtero ohiturari jarraiki, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Obrak 122 x 59 cm.ko neurria du eta, teknika aldetik, kartoia eta paper gaineko litografia collagea da.
Dohaintza astelehen honetan egin diote museoan Elkarteko lehendakari Carlos Rilovak eta zuzendaritza batzordeko kide Jose Francisco Esparzak, museoko zuzendariari, Susana Sotori.
Nagel (Donostia, 1947) eskultore, margolari eta grabatzailea da. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen arkitektura eta 1968an egin zuen lehen erakusketa. Bere ibilbide artistikoan zehar forma tradizionalak haustearen alde egin du, bere obrekin iraultza estetikoa bultzatuz. Bere lanetan surrealismoaren, abstrakzioaren, espresionismoren, pop artearen eta dadaismoaren eraginak suma daitezke.
Azken urteotan sortutako lanak 1999an erakutsi zituen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaini zion ‘Fuera de Servicio’ erakusketa handian.
San Telmo Museotik iragarri dutenez, astearte honetan, Museoen Eguna izanik, eta datorren asteburuan, maitzaren 22 eta 23an, zabalik egongo da San Telmo doako sarrerarekin, eta antolatutako jarduerez gain, Nagelen lana ikusgai egongo da jarrita asteartetik igandera.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
