
Julen, Lucia, Mateo eta Ane dira 2020. urtean Nafarroan jaio ziren haurrei maizago jarri zitzaizkien izenak, Nafarroako Estatistika Erakundeak zabaldu dituen datuen arabera.
Nafarroako ipar-mendebaldean izenik ohikoenak Irati eta Aimar dira (lehena, nesken artean eta, bigarrena, mutilen artean). Pirinioaldean, berriz, nagusi dira neska-izenetan Ainhara eta mutil-izenetan Aimar. Bestalde, Iruñerrian maizago jartzen diren izenak Lucía eta Julen dira, eta Lizarraldean Ane eta Aimar. Nafarroako Erdialdeko Ekialdean Irune eta Aitor ditugu, Erriberagoienean Amira eta Mateo eta, azkenik, Tuterako Erriberan Lucía eta Martín.
Neskendako hautatzen diren izenak mutilendako hautatutakoak baino gehiago dira. 2020an, 1.019 neska-izen desberdin erregistratu dira jaio diren1 2.410 neskendako. Aldiz, 950 izan dira mutil-izen desberdinak jaio diren 2.590 mutilendako.
Izen konposatuak
Honekin batera, atzerriko familiek nagusiki izen konposatuak jartzen dituztela nabarmentzen du txostenak. Izen konposatuak dituzten haurren %80,3ak atzerrian jaiotako gurasoak ditu. Izen guztien % 35,2a konposatuak dira. Mutil-izenetan, kopuru hori % 38,3koa da eta neska-izenetan, berriz, % 32,4koa. Lehen ehun izenen zerrendan, izen bakar bat ere ez da konposatua. Izen konposatuak ezartzean izan daitezkeen konbinazioak askotarikoak dira eta ia ez da errepikapenik gertatzen. Izen konposatuak jartzen zaizkien ehun jaioberriko 98k izen desberdinak dituzte.
Jatorri afrikarreko gurasoen artean nagusi dira Amira, Sara eta Lina, neska-izenetan, eta Adam, Amir edo Mohamed, mutil-izenetan. Adibidez, Europako beste herrialde batetik etorritakoen artean, nagusi dira Sofía edo Adelina, neska-izenetan, eta Daniel edo Alexander, mutil-izenetan.
Bestalde, gero eta gehiago dira amaren abizena lehen tokian duten neska-mutilak. Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean eta horrek aukera eman zuen jaioberri bati lehenik amaren deitura jartzeko, berdintasun-egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hau handitzen ari da. 2010ean, %1,4 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak eta gaur egun, aldiz, %4,6 dira.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
