
Pasa den ostiralean ez zen lekualdatzerik iragarri baina gaurkoan sei mugimenduren berri eman du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Nabarmentzekoa da preso horietako bi Sevillatik daudela orain eta Logroñora ekarriko dituztela: Iker Olabarrieta eta Asier Arzalluz dira.
Iratxe Yañez Asturiaseko Villabonatik Zaballara ekarriko dute. Hau da zerrenda honetan agertzen den Euskalerriratze bakarra.
Bi gerturatze gehiago sartu dira gaurko multzoan, baina kilometroetan neurtuta alde eskasa suposatzen dutenak. Juan Luis Agirre Lete Zaragozako Zueratik atera eta Soriara eramango dute. Eta Andoni Goikoetxeari dagokionez, Palentziako Dueñasetik Kantabriako Duesora lekualdatuko dute.
Hauek guztiak bigarren graduan birklasifikatu dituzte, orain arte lehen graduan egon ostean.
Zerrendan azken aipamen bat sartu du Espetxe Zuzendaritzak, bereiztua, kasu honetan oraindik epaitu gabe dagoen preso bati dagokiolako. Valentina Morisoli da eta Madrilgo Alcalá-Mecotik Zaballara ekarriko dute.
Mugimendu hauek guztiak gauzatzen direnean hamazortzi euskal preso politiko izango dira Arabako espetxean. Kantabriako Dueso eta Logroño dira espetxeratu gehien dituztenak momentu honetan, gerturatze prozesu honen adierazle. Halere, zenbait preso Andaluzia aldean urrunduta dauzkate oraindik.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
