NAIZ

Macroni belarrondokoa eman zion gizonak lau hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du

Valenceko auzitegiak erabaki duenez, Emmanuel Macroni belarrondokoa eman zion gazteak lau hilabete bete beharko ditu kartzelan. Deskonfinamenduaren ondorioak bertatik bertara ezagutzeko Drome eskualdera joan zen, asteartean, frantziar presidentea. Jendea agurtzen ari zelarik eraso egin zioten.

Drome eskualdean bisitan zelarik eraso egin zioten Macroni, maiatzak 8an. (FranceTV)
Drome eskualdean bisitan zelarik eraso egin zioten Macroni, maiatzak 8an. (FranceTV)

Valence hiriko auzitegian gaur arratsaldean egin duten justizia prozedura azkar baten bidez «kalte larririk eragin gabe autoritatearen aurkako erasoa» burutu zuelako erruduntzat jo dute Damien T. gaztea.

Frantziar Estatua deskonfinamenduaren hirugarren fasean sartu den astean berrirekiera horrek izan dituen ondorioak bertatik bertara ezagutzeko bira bat egin du frantziar presidenteak.

Joan zen asteartean Drome eskualdera joan zen Emmanuel Macron. Kalean bere beha zuen jendea agurtzen ari zela, gertatu zen, ezustean, erasoa.

«Eskuin tradizionala eta eskuin muturraren arteko ideologia duela» aitortu du eta berean Txaleko Horidun mugimendua begikoa duela aipatu duen gazteak. Frantziar Estatuak bizi duen gainbeheraren erantzule egin du Macron rol jokoen eta asiar kultura tradizionalaren zale amorratua den gizonak.

Izan ere, zigorra merezi duela ezbaian eman gabe gaztea kartzelara ez bidaltzeko eskaera egin du gaur gaurkoz laguntza sozialei esker bizi den herritarraren abokatuak.

Fiskalak, berriz, indarkeriaren aurkako mezua azkarra emateko beharra nabarmendu du.

Finean, fiskalak luzatu duen 18 hilabeteko kartzela zigorra ezartzeko eskaera ontzat eman du epaileak. Izan ere lau hilabete soilik bete beharko ditu kartzelan.

Zaintza sikologikoa hartzeko beharra gehitu dio jujeak bere ebazpenari. Horretaz gain bost urtez armak erabiltzeko baimenik ezin izanen duela eskuratu eta bertze hiru uztez bere eskubide zibil eta politiko hiruz etenik dituela adierazi dio Damien T.ri. Horrekin batera Macroni eraso egin zion gazteak funtzio publikoan aritzeko bizi osorako debekua hartu du.