Oñatiko Udalak abian jarri du Onaro, herriko telekomunikazioetako operadore berria. Udalak zerbitzu berri hori eskaintzen die herritarrei joan den asteazkenetik, Interneteko konexioa edukitzeko «giza eskubidea» bermatzeko, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2011n adierazi zuenez.
Izaro Elorza Oñatiko alkateak NAIZi azaldu dionez, udalerriko baserri-auzoetan banda zabalik gabeko 210 etxe daude, pandemiak ezinbesteko bihurtu duen zerbitzua. «Monopolioa duten komunikazio operatzaile nagusiek ez zuten ezer egiten, errentagarritasunik ez diotelako ikusten landa guneetara konektibitatea eramateari. Orduan guk egitea erabaki genuen», adierazi du alkateak.
Normalean, Elorzak azaldu duenez, konpainiek azpiegitura batzuk eskatzen dizkiete udalei gero zerbitzua eskaintzeko. «Administrazio publikoa izanik eta azpiegitura ordaintzen badugu, zergatik ez dugu egiten gure inbertsioa herrian geratzeko, operatzaile nagusi horiei oparitu beharrean? Beharrezkoa ikusten dugu herritarren zerbitzua izatea», aldarrikatu du. Horrela, Onaro operadoreak, banda zabaleko konexiorik gabeko etxeei zerbitzua emateaz gain, zerbitzu integrala ere eskaintzen du.
Lehenik eta behin, Oñatin dagoen bulegotik bezeroei ematen zaien arreta zuzena nabarmentzen da. Bigarrenik, «enpresa handietan ez bezala», «tranparik gabeko» zerbitzua eskainiko dute. «Egiaztatu dugu operadore batzuek 300 mb fakturatzen dituztela, baina gero abiadura erreala 40 mb-koa da. Gure teknologiak bermatzen du 100 mb edo 600 mb-ra heltzea, kontratatutako zerbitzuaren arabera». Eta, hirugarrenik, herritarrek 300 eta 400 euro artean aurrezten dituzte urtean, Onaroren prezioei esker.
Oñati, herri aitzindaria
Alkateak nabarmendu duenez, «Oñatik urteetako historia bat herriko argindarra kudeatzen badauka, herri gutxik bezala», hala nola zerbitzu elektrikoa. Oñatiko Ur Jauziak eta Oñargiren bidez elektrizitatea modu berriztagarrian sortzen da eta banatzen da. «Argindar sektorean izan dugun esperientzia hori aprobetxatuta, beharrezkoa iruditu zaigu pausu bat ematea eta telekomunikazioetan ere berdintsu aritzeko moduan gai garela erakustea», nabarmendu du Oñatiko alkateak, berriz ere baliabideen kudeaketan aitzindari dela erakutsi duen herria.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
