NAIZ

Iñaki Larrañaga soziolinguista eta euskararen aldeko langile sutsua hil da

Euskal soziolinguistikaren sortzaileetako bat eta euskaltzale amorratua izan den Iñaki Larrañaga hil da, gaur larunbatean jakin denez. Sareen bidez ugaldu egin dira bere lanari eginiko aitortzak.

Iñaki Larrañaga, ETBri emandako elkarrizketa batean. (EITB Media)
Iñaki Larrañaga, ETBri emandako elkarrizketa batean. (EITB Media)

Apaiza, soziologo, soziolinguista baina batez ere euskaltzale izan da Iñaki Larragaña, 88 urte zituelarik hil dena. Lazkaon 1933. urtean jaioa, Parisen egin zituen ikasketak baina gero Euskal Herrira itzuli eta lan eskerga egin du euskararen alde, gehienetan bere izena gehiegi nabarmendu gabe.

"Hernani 1962: estudio sociologico de un pueblo industrial guipuzcoano" izan zen bere lehenengo lanetako bat (bertan apaiz zebilen), burubelarri soziolinguistikan murgildu ondoren. Honen aita pontekotzat du batek baino gehiagok. «Aintzindaria» deitu dio Soziolinguistika Klusterrak, agur-mezuan. Eta hauxe esan du Kike Amonarrizek.

 

Besteak beste, erabilera kale neurketak egiteko beharra nabarmendu eta prozedura landu zuen Larrañagak. Euskalgintzan eginiko lana zabalagoa izan da, hala ere. Besteak beste, EHE eta EKB antolakundeetako kide gisa edo ‘Egunkaria’ sortzeko prozesuan.

 

Hamarkada hauetan guztietan bidelagun eta lankide izan ditu Karlos Santamaria, ‘Txillardegi’, ‘Txepetx’, Xabier Mendiguren... amaigabea litzateke zerrenda.

Markel Olano Gipuzkoako aldun nagusiak ere mezua utzi du sareetan, Siadeco kooperatiban eginikoa nabarmenduz: 1967. urtean sortu eta 1996ra arte lan egin zuen bertan Larrañagak.