Egurrez osatutako uztaiak jarri dituzte estadioaren erdialdean. (Jewel SAMAD / AFP)
Egurrez osatutako uztaiak jarri dituzte estadioaren erdialdean. (Jewel SAMAD / AFP)
Kirolarien desfilea. (François-Xavier MARIT / AFP)
Kirolarien desfilea. (François-Xavier MARIT / AFP)
Koronabirusaren ondotik zendu diren pertsonak omendu dituen dantza ikuskizuna. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Koronabirusaren ondotik zendu diren pertsonak omendu dituen dantza ikuskizuna. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Irekiera ekitaldiko lehen dantza ikuskizuna. (Odd ANDERSEN / AFP)
Irekiera ekitaldiko lehen dantza ikuskizuna. (Odd ANDERSEN / AFP)
Misia abeslariak Japoniako ereserkia abestu du. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Misia abeslariak Japoniako ereserkia abestu du. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Olinpiar Jokoetako bost uztaien koloreekin osatutako suziriak jaurti dituzte. Andrej ISAKOVIC / AFP)
Olinpiar Jokoetako bost uztaien koloreekin osatutako suziriak jaurti dituzte. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Ofizialki Olinpiar Jokoak inauguratu diren momentua. (Dylan MARTINEZ / AFP)
Ofizialki Olinpiar Jokoak inauguratu diren momentua. (Dylan MARTINEZ / AFP)
Etxean bakartuta entrenatu behar izan dute kirolariei aitortza eskaini zaie irekiera ekitaldian. (Franck FIFE / AFP)
Etxean bakartuta entrenatu behar izan dute kirolariei aitortza eskaini zaie irekiera ekitaldian. (Franck FIFE / AFP)
Tokioko estadio olinpikoa argiztatuta. (Charly TRIBALLEAU / AFP)
Tokioko estadio olinpikoa argiztatuta. (Charly TRIBALLEAU / AFP)
Irekiera ekitaldiko ikuskizuna. (François-Xavier MARIT / AFP)
Irekiera ekitaldiko ikuskizuna. (François-Xavier MARIT / AFP)
Kirolaria bakartuta entrenatzen. (Jewel SAMAD / AFP)
Kirolaria bakartuta entrenatzen. (Jewel SAMAD / AFP)
Piano jolea suontziaren alboan. (François-Xavier MARIT / AFP)
Piano jolea suontziaren alboan. (François-Xavier MARIT / AFP)
Fukushimako eskolako haurrak zuziarekin. (Jeff PACHOUD / AFP)
Fukushimako eskolako haurrak zuziarekin. (Jeff PACHOUD / AFP)
Naomi Osaka, suontzia piztu berritan. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Naomi Osaka, suontzia piztu berritan. (Andrej ISAKOVIC / AFP)
Tokioko Olinpiar Jokoen suontzia. (François-Xavier MARIT / AFP)
Tokioko Olinpiar Jokoen suontzia. (François-Xavier MARIT / AFP)
Japoniako gizartearen zati bat Olinpiar Jokoen kontra zegoen eta irekiera ekitaldian ere beraien haserrea islatu dute. (Yuki IWAMURA / AFP)
Japoniako gizartearen zati bat Olinpiar Jokoen kontra zegoen eta irekiera ekitaldian ere beraien haserrea islatu dute. (Yuki IWAMURA / AFP)
Japoniar batzuk estadio kanpotik jarraitu nahi izan dute irekiera ekitaldia. (Yuki IWAMURA / AFP)
Japoniar batzuk estadio kanpotik jarraitu nahi izan dute irekiera ekitaldia. (Yuki IWAMURA / AFP)
Ane  Urkiri
Kirol burua / jefa de deportes

Pandemia latzetik bost uztaien elkartasunera, abian dira inoizko Joko parekideenak

Tokioko Olinpiar Jokoak hain berezi egingo dituen pandemia izan da irekiera ekitaldiko ikurrik nagusiena. Hain gogor lan egin duten osasun langileei, pandemian bizia galdu dutenei eta  etxean bakarturik entrenatzen jarraitu duten horiei aitortza egin zaie. Naomi Osakak argiztatu du Jokoen hasiera. 

Lau urtetik behin ospatu izan diren Olinpiar Jokoak –aurten salbuespena, bost urte pasa baitira Rio 2016tik– islatzen den, edo islatzea asmo duen, kontinente eta nazioen arteko elkartasunengatik nabarmendu izan dira. Urtebete atzeratzera eraman duen koronabirusaren pandemiak, baina, Olinpiar Jokoak baino are gehiago batu ditu herrialde eta kontinenteak. Guztiak arazo berdinarekin aurkitu baitira, kasik inoiz ez bezala. Horregatik, hain zuzen, Olinpiar Jokoen bost uztaiek adierazten dute elkartasunak are garrantzi gehiago hartu du Tokioko irekiera ekitaldian. 

Pandemiak erabat baldintzatu ditu Olinpiar Jokoak eta irekiera ekitaldia ez da gutxiagorako izan. Publikorik egon ez den Tokioko Estadio Olinpikoak pandemiaren egoera latzenak laburbildu ditu. Osasun langileen lan gogor eta nekaezina, bizia galdu duten milioika pertsonak eta etxean bakarturik egonda ere gogor lanean jarraitu duten kirolariei aitortza egin nahi izan die. 

Kolore biziz argiztatu den estadioak segituan eman dio lekua gaitzaren argi ilunenari. Kirolariak bakarrik entrenatzen, hainbeste borrokatzen ari ziren ametsa urte betez atzeratzen zela ikusita, hainbeste esfortzu eskatzen dituen Olinpiar Jokoetara prestakuntza bertan-behera geratzen zela jabetzea... Ez da samurra izan azken urtea inorentzat ere ez, eta kirolariak ere ez dira salbu izan. 

Irekiera ekitaldiaren zoriontasuna eta argitasuna, emozio eta oroitzapen gogorrengatik aldatu dira. Hainbeste lan egiten duten osasun langileei aitortza xumea eskaini zaie, hala nola bizia galdu duten milioika pertsonei ere.  

Nolanahi ere, Olinpiar Jokoen sinbolismoarekin bat egin asmoz, etorkizun oparorako bidea ere islatu nahi izan dute Jokoen bost uztaiak elkartu diren erakustaldian. 

Pandemiaren jokoak ez ezik, inoizko Olinpiar Joko parekideenak direlako ere nabarmendu behar da Tokio 2020. Inoiz ez bezala, kirolarien %48,8 emakumeak izango dira, Rion baino 9 txapelketa misto gehiago egongo dira (18 guztira) eta historian estreinakoz, Batzorde Olinpiko guztiek eraman dute Tokiora gutxienez emakume eta gizonezko kirolari bat. 

Parekidetasunaren sinbolismo moduan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak batzorde orori luzatu zien gonbida irekiera ekitaldiko desfilean emakume eta gizonezko banderadun banarekin ateratzeko. Hala, antolatzaileen esanetan, ia batzorde guztiek ikusi zuten begi onekin proposamena eta Estadio Olinpikoan igarri da –Saudi Arabia barne eta salbuespenak salbuespen–. 

Kasik lau ordu iraun dituen irekiera ekitaldiaren gorena zuzi olinpikoaren iritsierarekin heldu da. Estadio olinpikoan beste bost aldiz esku-aldatu ostean –Fukushimako eskolako umeenak tartean– Naomi Osaka tenislari japoniarrak argiztatu du ofizialki Olinpiar Jokoen hasiera. Lau Grand Slam irabazi dituen tenislariak, antsietatea zeukala onartu zuen Roland Garroseko azken edizioan eta prentsaurrekoetan parte hartzeari uko egiteagatik, txapelketa utzi behar izan zuen. Oraindik ere hain tabu diren arazo psikologikoak onartze horrek, ikur bilakatu zuen japoniarra. 

Uztaiak, egurrezkoak

Tokiok, nazioarteko ekitaldiaren hiri anfitrioiak, antzina –1603tik 1968ra– Edo bezala ezagutzen zena, garai honetan loratu zen ezaugarrietako bat erabili du irekiera ekitaldian; zuraren erabilera eta arotz lana, alegia, lan arduratsuaren eta japoniar arkitekturaren ikur tradizionalak.

Dantzariak, "Haori" edo kimonozko jakaz jantzita, garaiko langileek janzten zuten bezala, manderazko aldamioen gainera oldartu dira, japoniar kulturan ezinbestekoa zen elementu hau zurginek bezala joz.

Abesti herrikoi baten erritmoan, Edoko Suhiltzaileen Elkarteari omenaldia eskaini diote. Lehen eta orain funtsezkoak dira suhiltzaile hauek herrialdean dauden zurezko egitura horiek sutatik babesteko. Parte hartu duten dantzariak Estadio Olinpikoaren erdian zabaldu dira. 

Miki Maya, emakumezkoen Takarazuka antzerkiko aktore ezaguna, buru zutela, Uztai Olinpikoak erdiraino eramandituzte, oso egur bereziz eta lau metroko diametroz eginak.

1964ko Jokoetan –Japoniak hartu zituen lehen Olinpiar Jokoetan– parte hartu zuten nazio ezberdinetako atletek, herrialdean landatuak izan ziren zuhaitz haziak eraman zituzten, eta, gaur egun, berrogeita hamar urte beranduago, bere zuhaitzen egurra, Estadio Nazionalera itzuli da eraztun moduan.

Kengo Kumak diseinatutako Estadio Nazionalak, zurak herrialdean duen garrantzia eta tradizioa ere erakusten du, bere egitura, Japoniako 47 prefekturen egurrarekin estalita baitago.