Joseba Salbador

Oinaskako ur-jauzia, naturaren harribitxi ezezaguna Baztanen

Baztango ur-jauziak aipatzerakoan, burura datorkigun lehena Erratzuko Xorroxingoa da. Baina badira naturaren harribitxi gehiago, eta ezezagunagoak direnak. Horien artean ditugu Oinaskako ur-jauzia eta inguruko meategiak.

gara-2021-07-21-Noticia
Ur-jauzia ikusgarria da ura daramanean.

Aste honetako ibilbidea hain ezaguna ez bada aurtengo udaberrian prestatu dutelako da. Elizondo eta ondoan duen Elbeteko bizilagunek auzolanean egokitu dute eta gezi hori txikiekin balizatuta dago. Datozen hilabeteetan seinale gehiago jarri eta txoko gehiago erakusteko proiektua dute Baztango Udalean.

Oinaska, izenak dioen moduan, inguruko baserritarrek oinak garbitu eta herrira iritsi baino lehen zapatak janzten zituzten tokia zen. Ibilbide erraza da. 7,3 kilometroko luzera du (bi ordu pasatxo) eta 305 metroko desnibela. Beraz, familian eta haurrekin egiteko modukoa da. Gainera, ez daude euriteen garaian lokaztuak edo irristakorrak izan daitezkeen tarteak. Hori bai, mendiko oinetakoak eta ura eramatea gomendatzen da, bidean ez baitago iturririk. Oinez bakarrik egiten ahal da, beraz ibilgailuak ezin dira bertara sartu.

Ibilbidea Elizondoko plazan hasten da. Udaletxearen ezker aldetik atzera jo eta Giltxaurdi kalera iritsitakoan, ezkerretara hartu eta zubia eta etxe batzuk pasa ondoren, eskuinera abiatzen den Menditurri kalea hartuko dugu.

N-121-B errepidea azpitik pasa eta eskuinera hartuko dugu, etxebizitza unifamiliarren artean altura hartzen hasteko, Bagordi mendiaren magaletik. Oñaska landetxera iritsitakoan, ezkerrerantz gora egingo dugu, basoan sartzeko. Kilometro inguru egin ostean, Autxikoborda landetxera iritsiko gara eta, larreen artean doan pista jarraituz, Askoko errekara iritsiko gara. Ezkerretara egiten duen bihurgune batean, pista utzi eta aurrera jarraituko dugu. Basoan sartu eta metro batzuk egin ondoren aurkituko dugu Oinaskako ur-jauzia.

Ur-jauzia ikusgarria da ura daramanean. Horregatik, askotan uda baino urtaro egokiagoa izaten dira negua edo udaberria bertara gerturatzeko.

Kontu handiz meategietan

Ur-jauzitik aurrera eginez gero, lehenbiziko barita meatzea aurkituko dugu. XIX. mende erdialdera zabaldu ziren eta 1976. urtea arte jardunean egon ziren. Erabilpen asko dituen minerala da barita, izan ere, ur oxigenatuaren ekoizpenean, pigmentu zurien ekoizpenean eta, karga mineral gisa, pinturetan eta kautxuaren industrian erabiltzen da. Balazten eta beiraren industrian ere erabiltzen da, eta x izpien geletako estaldura bezala, baita paper fotografikorako inprimatzaile bezala ere.

Meategietako zuloetara sartzea debekatuta ez dagoen arren, kontuz ibiltzea gomendatzen da, lokatz eta ur asko baitago barruan. Beraz, kontuz ibili beharko da ekipamendu eta segurtasun egokirik gabe barneratzen bagara, bereziki haurrekin bagoaz. Uretako oinetakoak eta argia eramatea komeni da.

Ur-jauzitik herrirako itzulera bide beretik abiatuko dugu, baina basotik irten eta pistara iristen garenean, eskuinera hartuko dugu, Elizondoko tiro-zelai azpitik igarotzeko. Inguru honetan beste bi meategi bisitatu ditzakegu (guztira bost daude, baina denetara ezin da sartu).

Aurrerago, pistak bat egiten du asfaltozko bidearekin eta beherantz jarraituko dugu, N-121-B errepidearen gainean dauden etxebizitza unfamiliarretara iritsiz. Puntu horretan bat egingo dugu igoerako bidearekin. Horrela, errepidea azpitik pasa eta herrigunera hurbilduko gara berriro.

El difícil equilibrio entre la promoción turística y el cuidado de los pueblos

La subsistencia económica de determinadas localidades y comarcas se sustenta en gran medida en el turismo. Pero la masificación de estos pueblos y espacios naturales tan sensibles puede provocar incluso que mueran de éxito. Es algo que están viviendo en carne propia en Baztan, con atractivos turísticos de gran afluencia como Amaiur o la cascada de Xorroxin, que solo el año pasado recibió 50.000 visitantes.

Es por ello que los pueblos del valle y el Ayuntamiento se han puesto manos a la obra, junto con el Gobierno de Nafarroa, para diseñar un nuevo modelo de gestión turística, que en opinión de sus impulsores, debe estar basado en la sostenibilidad y la cooperación.

En palabras del concejal de Turismo Comercio y Consumo del Ayuntamiento de Baztan, Xabier Torres, «es de vital importancia mantener los equilibrios locales, y queremos poner en el centro la subsistencia de los pueblos. La mejor promoción es la ordenación. Ahondar en lo que somos».

Para ello, han realizado un estudio sobre el modelo de gestión turística en el medio rural, con Amaiur como sujeto principal. Por un lado, se ha elaborado una caracterización cualitativa y cuantitativa del turismo que visita Amaiur y Baztan, así como un análisis de las sinergias que se generan.

Asimismo, se solicitó la elaboración de un plan de viabilidad en el que se tienen en cuenta los recursos que ya dispone Amaiur (el castillo, el nuevo centro arqueológico, el molino o el propio pueblo) y los que pueda tener en el futuro (albergue, parking…). Según estimaciones, la articulación de estos recursos puede suponer entre cinco y seis nuevos puestos de trabajo en temporada alta.

Según este estudio, quienes visitan el valle muestran una percepción positiva respecto a la posibilidad de establecer un parking de pago, a modo de «tasa verde».

El Ayuntamiento de Baztan también está realizando un trabajo con el pueblo de Erratzu, que parte de dicha visión para la ordenación del mismo, aunque todavía está en una fase inicial.

Por último, de cara a este verano, se ha puesto en marcha una plataforma de reserva para los turistas que quieran visitar ciertos puntos de interés de Baztan. No habría que pagar todavía ninguna tasa pero habría que hacer la reserva online.

El análisis arroja más conclusiones, como que el 43% de quienes pasaron por la oficina de turismo de Elizondo en agosto del año pasado procedían de los Países Catalanes, y el 17% de la Comunidad de Madrid. Teniendo en cuenta que las personas turistas y visitantes de proximidad pasan en menor número por la oficina de turismo, se realizó un cómputo por las calles de Amaiur, y los datos indican que el 70% son de Euskal Herria, el 25% de los Países Catalanes y el 15% de otros lugares del Estado, principalmente de la Comunidad de Madrid.