Auritz eta Aurizberriko udalerrien artean kokatuta dagoen Zaldua erromatar garaiko gune arkeologikoan aurkikuntza berriak egin ditu Aranzadi elkarteak, nafar Gobernuarekin elkarlanean, azken bi asteetan egindako lanetan.
Oihane Mendizabal aztarnategiko zuzendariaren hitzetan «tamaina handiko eraikin bat da, geofisikako miaketek adierazten dutenaren arabera 800 metro karratu ingurukoa». Gaur jakinarazi dutenez, industuriko eremuan «termetako caldarium edo berokuntza sistemaz hornitutako bi eremu dokumentatu ahal izan dira» lan berri hauetan.
Bertan egindako aurkikuntza esanguratsuenen artean ate monumental batenak izan litezkeen tamaina handiko hiru harlandu topatu dira, bata bestearen gainean pilatuta eta ertzean zulo biribil banarekin.
Nafarroako Gobernuak interes kulturaleko ondasun izendatu zuen iaz Zaldua. Adituen ustetan «seguruenik, eraikinak abandonu edo brimoldaketak jasan zuenean eroriko ziren eta haien tamaina handia zela eta bertan mantenduko ziren gaur egun arte».
Beste hainbat material esanguratsu ere topatu dira, eraztun bat esaterako, eta eraikuntzarekin lotutako material ugari dokumentatu da: tamaina anitzeko adreiluak, marmol xaflak, lehioetako beira zatiak edo hodiak.
Proiektua laguntzeko aukera
Indusketak azaleratutakoa erakusteko ate irekien jardunaldiak antolatu dira berriz ere uztailaren 25ean, hau da, igandean. Bi bisita gidatu eskaniko dira bata euskaraz 11:00etan eta bestea gaztelaniaz 12:30ean. Bisita doakoa izango da baina aforoa dela eta ezinbestekoa izango da aztarnategiaren webgunean izena ematea.
Bestalde, 2020. urtean berriz martxan jarritako Mekna ekimenaren bidez norbanakoekproiektuak ekarpenak egiteko aukera izan dute eta interesa duen orok babesa eman ahal izango du etorkizuneko ikerketak laguntzeko ere. Mezenazgo proiektu edo aztarnategiaren inguruko xehetasun gehiago eskuragarri daude haien webgunean.

Zupiria dice que en las fiestas del Carmen los agredidos fueron los ertzainas

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

Anulado el decreto del euskara en el sector público, a demanda de Vox y por cuestión de forma

Sánchez apela a la «sensibilidad» de la patronal ante la interpelación de EH Bildu para avanzar
