NAIZ

Alberto Munarriz fin batekin, waterpoloko Espainiako selekzioa Serbiari nagusitu zaio

Waterpoloko Espainiako selekzioak azken txapeldun olinpikoa den Serbia garaitu du lehen jardunaldian (12-13). Alberto Munarriz nafarra nabarmendu da neurketa erakargarri honetan, lau gol eginez. Asteartean Montenegroren aurka lehiatuko da, txapelketako bigarren jardunaldian. 

Waterpoloko Espainiako selekzioa Serbiari nagusitu zaio. (@COE_es)
Waterpoloko Espainiako selekzioa Serbiari nagusitu zaio. (@COE_es)

Serbia, waterpoloko azken txapeldun olinpikoa, garaitzea ez da emaitza makala. Espainiako selekzioak lortu du Olinpiar Jokoetako lehen jardunaldian (12-13) eta neurketa horretan izen bat nabarmendu da: Alberto Munarriz nafarrarena, hain zuzen ere. Lau gol egin ditu Barceloneta taldean aritzen den jokalariak, neurketako golegile nagusia izanik. 

Espainiarren eta serbiarren arteko lehia, lehiaketa handietako klasiko bat, Budapesteko azken Europako Txapelketan bezala, David Martinen taldearen alde erori zen. Oraingoan, baina, talde osoaren emanaldi bikain baten ondoren eta gol bateko aldearekin izan da. 

Serbiak jokalari bat gehiagorekin jokatutako erasoetan izandako asmatze izugarria ere ez da oztopo izan Espainiako selekzioarentzat. 

Dani Lopez Pinedo atezainaren lan amaigabeak eta erasoan fin ibiltzearekin kanporatu du Dejan Savicen taldea. Nolanahi ere, serbiarrek azken aurreko jokaldira arte behartu dute gutxienez berdinketa salbatzeko, baina Espainiako defentsak eragotzi egin dio. 

Lopez Pinedoren lau geldialdiek eta erasoko arintasunarekin Espainiak serbiarren irteera indartsua geldiarazi du. Lehen zatiko 3-3koa zantzu ona izan da. David Martinen gizonek bigarrenean baieztatu zuten sentsazio onak, nahiz eta balkaniarrak lehen aldiz aurretik jarri ziren (5-4), Bernat Sanahujaren bi kanoikadei eta Alberto Munarrizen azken uneko gol bati esker (6-8).

Espainia markagailuan ihes egiten saiatu zen eta azken laurdenean Alberto Munarrizek bi gol sartu ditu (10-12). Ondoren, Fran Fernandezen diana batek neurketa erabakita utzi duelakoan (11-13), Filip Filipovic kapitain izugarriak erantzun zuen eta Branislav Mitrovic atezainak talde balkaniarraren itxaropenei eutsi zien. 

Azkenean, defentsa on bati esker garaipena lotzea lortu zuen Espainiako selekzioak, Alberto Munarriz golegia nabarmenduz eta baita Lopez Pinedo atezaina ere. 

Asteartean, hilak 27, Montenegroren aurka lehiatuko da Euskal Herriko 4.30etan.