
«Denbora asko itxaroten egon garen neurketa zen gaurkoa eta beti dago presio hori, urduritasun hori», adierazi du Alberto Munarrizek final-laurdenetako lehia bukatu bezain pronto. Waterpoloko Espainiako selekzioak AEBri irabazi dio (8-12) eta beraz, ostiralean jokatu diren finalerdietan izango da, Serbiaren aurka –Italiari irabazi dio– indarrak neurtuz.
Alberto Munarriz nafarra, beste behin, giltzarria izan da garaipenean, bi gol garrantzitsu lortuz, biak penaltiz. Gogoan hartu behar da Espainiako selekzioak ez duela neurketarik galdu multzoen fasean eta talde indartsuenetariko bat dela erakutsi duela. Gainera, Olinpiar Jokoetako finalerdietara iritsi da 21 urte beranduago.
Aurreko neurketetan erakutsitako defentsako sendotasuna aurkitzea kosta egin zaio David Martinek gidatutako taldeari. Horren ondotik, markagailuan atzetik hasi du (4-3) bigarren partziala baina atsedenaldira 6 goleko berdinketarekin iristea lortu du.
Atsedenaldiko tartearen ostean, bere maila onena berreskuratu du Espainiako selekzioak nahiz eta Alex Wolf atezainak ez dion baimendu alde handirik ateratzea. Ez behintzat hirugarren laurdenean. Aldeak handitzen hasi da AEBtako selekzioak huts egite tuntun bat egin ondotik. Kaleratua zegoen jokalaria behar baino lehenago sartu da jokoan eta Alberto Munarrizek ez du hutsik egin penalti jaurtiketan, 6-8ko markagailua ezarriz.
Amaierarako lau minutu falta ziren Roger Tahullek, jaurtiketa eder batekin, hiru goleko aldea ezarri duenean, jada partida erabakita utziz. Alberto Munarrizek markagailua biribiltzen lagundu du 8-11ko gola eginaz eta Francisco Fernandezek egin du neurketako azken gola.
Italia eta Serbiaren arteko lehiaren irabazlearen aurka lehiatuko da Espainiako selekzioa, Munarriz giltzarri duela, finalerdietan. Ostiralean jokatuko da, Euskal Herriko 12:50etan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
