
Iñigo Peña piraguista zumaiarra ostegun honetan jokatuko den 1.000 metroetako K2 probako finalerdietan izango da. Cubelosekin batera osatzen duen ontzia multzoko azkarrena izan da 3:10.138 denborarekin, Congkang Wang eta Tingkai Bu txinatarren aurretik sailkatuta.
Probaren erdian hirugarren tokian zioazen Cubelos eta Peña –lehen biak sailkatzen dira finalerdietara– eta azken 500 metroetan erakutsitako sendotasunarekin, lasterketa erabat irauli eta beraien multzoko azkarrenak izanda sailkatu dira ostegun honetako finalerdietara. Finaletik urrats batera aurkitzen dira dominagatik borrokatzen egotea aurreikusten den bikote hau, 2018 eta 2019. urtean Munduko txapeldunorde izandakoa.
Finalerdietara sailkatu diren sei ontzietatik, hirugarren denbora onena egin dute Peña eta Cubelosek. Australiako ontzia izan da azkarrena, lehenengo seriean lehiatu dena; hain zuzen ere, 3:08.773 denborarekin marka olinpikoa hautsi du, Peña eta Cubelos baino bi segundo azkarrago, alegia. Alemaniarrak, bigarren denbora onenarekin sailkatu dira finalerdietara (3:09.830).
Iñigo Peñaren bigarren Olinpiar Jokoak dira Tokiokoak. Rion K4 proban lehiatu zen eta bosgarren postuan bukatu zuen txapelketak, diploma jasota. Japonian emaitza hobetzea du helburu gisa.

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar

