
Iaz Musika Hamabostaldiaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren artean aurrera eramandako proiektuak —‘Dantza KM 0’ zikloaren inguruan ardaztua— izan zuen erantzun positiboa ikusita, indarrak batzea erabaki dute aurten berriro bi erakundeek. Horrela sortu da Tabakalera Dantzan zikloa, nazioarteko proiekzioa duten dantza garaikideko euskal sortzaileen ahotsak sustatzeko helburu duena.
Igor x Moreno izango da zikloa irekiko duen dantza konpainia, Sardinian egoitza duen baina Italia, Espainia eta Britainia Handia artean lanean dabilen bikotea. Donostian «Idiot-Syncrasy» ikuskizuna aurkeztuko dute; lan honi esker, 2015ean, Britainia Handiko National Dance Awards sarietarako hautagai izan ziren, eta Edinburgoko Total Theatre Awards sarietarako ere bai, beste hainbat aitorpen jasotzeaz gain. Hitzordua abuztuaren 6an, 19:30ean, Tabakalerako patioan izango da.
Myriam Perez Cazabon oiartzuarra izango da bigarren ikuskizunaren protagonista, hark sortutako Neri(h)ari konpainiarekin batera. ‘Mutu’ (2018) euren lehen lana dantzatuko dute, Victor Iriarteren ‘Invisible’ (2012) filmean oinarrituta. Isiltasun «trinko, lodi eta ez-hutsa» du ardatz lanak, harremanak eta bizikidetza nola aldatzen diren azaltzen duten bi dantzarien bidez. Tabakalerako patioan eskainiko da, abuztuaren 8an, 19.30ean.
Bi egun geroago, abuztuaren 10ean eta berriro ere Tabakalerako patioan, Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Alluek osatutzen duten Kanpaik bere azken sorkuntza aurkeztuko du. Piezak Epikuro greziar filosofoaren aipu batetik hartzen du izena: ‘LatheBiósas’, hau da, «oharkabean pasa», edo «isilean bizi». Lana kontzeptu filosofikoak sorkuntza eszenikora aplikatuz egindako ikerketa lan bat da funtsean, eta espazio-denboraren continuum horretan elkartzen diren bi pertsonen arteko topaketa aurkezten digu.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
