
Alberto Munarrizek beste bi gol egin ditu waterpoloko olinpiar txapelketako finalerdian baina Espainiako selekzioak ezin izan du Serbia garaitu eta beraz, brontzezko dominarekin konformatu beharko da, beti ere azken neurketa horretan Hungaria mendean hartzen badu.
Benetan lehia estua izan da Espainia eta Serbiaren arteko. Serbiarrek gol bategatik irabazi dute eta nolabait, multzoko fasean jasotako porrotaren mendekua izan da garaipen hau. Gainera, azken minutuetan irauli du neurketa Serbiako selekzioak.
Espainia 5-7 irabazten zegoen azken txanpa horretan, txapelketa guztian oso fin aritu den Dani Lopez Pinedo atezainaren geldituei esker eta Dani Martinek entrenatutako taldeak joko ona erakutsi duelako.
Erasoan Alberto Munarrizek gidatuta, bigarren laurdenaren hasieran bi goleko aldea ezarri zuen Espainiako selekzioak (2-4), 0-4ko partzial bati esker. Nolanahi ere, zerbaitengatik da Serbia egungo txapeldun olinpikoa eta lehiatzen jarraitu du, atsedenaldirako gol batera hurbilduz (4-5).
Espainiak hobeto hasten zituen laurdenak, Serbiak, ordea, hobeto bukatzen zituen eta dinamika horretan sartu dira azken laurdenean ere. Bederatzina goleko berdinketarekin iritsi dira azken minutura eta Alvaro Granadosen jaurtiketa langak oztopatu badu, Filipovicena sareetara sartu da eta halaxe eskuratu du finalerako txartela selekzio serbiarrak.
Urrezko dominagatik borrokatuko dute Serbiak eta Greziak; brontzezkoagatik, aldiz, Espainiak eta Hungariak.

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

Núcleo Nacional, el grupo nazi que planeaba «un alzamiento» y deja rastro en Tolosa y Berriozar
