22 migrante biltzen dituen taldea, Bilbotik iritsitako autobus batetik jeisten. (Gorka RUBIO | FOKU)
22 migrante biltzen dituen taldea, Bilbotik iritsitako autobus batetik jeisten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Autobus geltokiaren inguruetan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Autobus geltokiaren inguruetan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat migrante talde batekin, hauek Gurutze Gorrira eramateko antolatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat migrante talde batekin, hauek Gurutze Gorrira eramateko antolatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bere kotxean Gurutze Gorrira bidean, bolondresa gidari eta migrantea ondoan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bere kotxean Gurutze Gorrira bidean, bolondresa gidari eta migrantea ondoan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondresak migranteei azalpenak ematen Gurutze Gorriaren egoitza aurrean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondresak migranteei azalpenak ematen Gurutze Gorriaren egoitza aurrean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat Gurutze Gorriko sarreran, bertako langilearekin hitzegiteko asmoz. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat Gurutze Gorriko sarreran, bertako langilearekin hitzegiteko asmoz. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emakume migrante bat, zentrotik irteten gauerdian. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emakume migrante bat, zentrotik irteten gauerdian. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat, migrante bati San Juan Plazara iristeko lurreko seinaleen berri ematen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondres bat, migrante bati San Juan Plazara iristeko lurreko seinaleen berri ematen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Goizeroko hitzordua San Juan Plazan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Goizeroko hitzordua San Juan Plazan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Frantsesetik ama hizkuntzara itzulpena egiten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Frantsesetik ama hizkuntzara itzulpena egiten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante talde bat, adi-adi entzuten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante talde bat, adi-adi entzuten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emakume migrante bat, bilkuran. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emakume migrante bat, bilkuran. (Gorka RUBIO | FOKU)
Hitzordua garrantzitsua da hau bidean jarraitu behar dutenentzat. (Gorka RUBIO | FOKU)
Hitzordua garrantzitsua da hau bidean jarraitu behar dutenentzat. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante taldea bolondresekin Irungo San Juan plazan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante taldea bolondresekin Irungo San Juan plazan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Mapa batean gainean azalpenak ematen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Mapa batean gainean azalpenak ematen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante talde bat, bilera ostean Afrikan utzi eta Europan zain dituzten beraien senide eta lagunekin mugikorren bidez komunikatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante talde bat, bilera ostean Afrikan utzi eta Europan zain dituzten beraien senide eta lagunekin mugikorren bidez komunikatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Abuztuan Bidasoan zeharkatzeko saiakeran itota hil zen Abdoulaye gaztea oroitzeko lore eta kandelak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Abuztuan Bidasoan zeharkatzeko saiakeran itota hil zen Abdoulaye gaztea oroitzeko lore eta kandelak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondresak, migrante batek mugikorrean dituen arazoak konpontzeko laguntzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bolondresak, migrante batek mugikorrean dituen arazoak konpontzeko laguntzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante taldea hizketan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Migrante taldea hizketan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Eta azkenik, muga bidean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Eta azkenik, muga bidean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gorka Rubio

Irungo Harrera Sarea: egunero beharrezko laguntza eskaintzen

2018. urteaz geroztik Europako iparraldera doazen afrikarren pasabide bihurtu da Irun. Bidaso inguruko eguneroko elementu bihurtu da migrazioa; horregatik, beharbada, ez da albiste. Pertsona kopuru handi baten iritsierak edo ibaia gurutzatzen hildako migranteek soilik azalerazten dute errealitatea.

Bidasora iristen diren gehienak Saharaz hegoaldetik etorriak dira. Lehenik Kanaria uharteetara iritsi eta handik penintsulara etortzen dira. Migrante pasabide hau “egonkor” izaten hasi zela ikusirik, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga inguruko zenbait herritar martxan jarri ziren. Orain Irungo Harrera Sarea (IHS) osatzen dute. Txandaka, taldeka, etengabe diharduen ehundik gora boluntarioko taldea da.

Maiz gertatu ohi den bezala, 2018ko uda hartan herritarrak Administrazio publikoa bera baino arinago antolatu ziren. Iristen zirenei laguntza emateko antolatu eta arazoa gizarteratu zuten. Gaur ere beraiek dira instituzioak heltzen ez diren lekuetara heltzen direnak.

IHSko kideren bat izaten da geltokian zain. Iristen direnei laguntza eskaini eta Gurutze Gorriak kudeatzen duen aterpera autoz eramateko modua egiten dute. Izan ere, harrera gune hori tren geltokitik ia bi kilometrora dago, Hilanderas kalean. Oinez joan nahi dutenei, lurrean marrazturiko ikurrei jarraituz egoitzara edo handik San Juan plazara nola iritsi azaltzen diete.

Boluntarioek sarrerara laguntzen diete. Zenbaitetan zentroko langileekin harremana errazteaz arduratzen dira. Etorkin gehienek frantsesa hitz egiten badute ere, gerta daiteke zentroko langile edo zaindariek ez jakitea. Barrura sartzean garbitu, jan eta lo egin ahalko dute.

Kalean geratzera behartuta

Azkenaldian iritsi direnen kopurua ez da oso handia, baina iraganean gertatu izan da denentzat lekurik ez egotea. Orain ere gertatzen da norbait kanpoan geratzea. Batzuetan arazo burokratikoak dituzte. Urtebete igaro bada espainiar Estatuan sartu zirenetik, baliteke gaua zentroan pasatu ezin izatea. Beste batzuek, berriz, beldurra dute. Bidean pilaturiko bizipenak direla-eta, ez dira batere seguru sentitzen. Nahiago dute kalean geratu. Hilanderasetik kanpo geratzen direnei kanpin dendak uzten dizkiete IHSkoek.

Migranteak agurtu aurretik boluntarioek hurrengo egunerako gonbidapena egiten diete. Hitzordua jartzen dute goizero San Juan plazan. Bertan azalpen orokorrak ematen dizkiete: non dauden, muga zertan den eta abar. Migranteei lasai hitz egin ahal izateko eta galdetzeko gunea bermatzen zaie.

Askok orduan jakiten dute egunerokoan erabilienak diren pasabideak 24 orduz Polizia frantsesaren zaintzapean daudela, edo atxikiz gero Irunera bueltatuko dituztela, eta kalean utzi. Azalpenak frantsesez ematen dituzte. Ez dakitenentzat, beste etorkin batek ama hizkuntzaren batera itzultzeko saiakera egiten da.

Salaketa lana

Harrera eta oinarrizko informaziotik harago badira etorkinek dituzten bestelako beharrak, dela osasuna, dela arropa edo komunikazio kontuak.

Osasun arazoren batekin iristen direnak bideratzen saiatu, arropa eskasa dutenei aldatzeko jantziak eskaini edo mugikorrarekin dituzten arazoak konpontzen saiatzen dira. Kasu horietan IHSkoak irtenbideren bat ematen saiatuko dira.

Migrantea laguntzeaz gain, bizi duten egoeraren berri eman eta salatzeko lana egiten dute IHSkoek. Joan den abuztuan, adibidez, Abdoulaye gaztearen heriotza kasua argitara eman eta salaketa eta agur ekitaldiak bultzatu zituzten. Berriki Ibrahina gaztearen kasuaren berri eman dute. Era berean, egunero iritsi direnak zenbatu eta norbait kalean geratzen bada sare sozialetan argitaratzen dute.

Migranteei eskainitakoaren ordaina ere jaso ohi dute boluntarioek. Izan migranteen esker ona edo iraganean Irundik pasatu direnak helmugara iritsi eta aurrera egin dutela jakiteak sortzen dien poza.

Bada bestelako onurarik. Bistan da Irun bezalako hiri batean bizita beste era batera harremanduko ez ziren kideak bildu direla sare honen bueltan. Batek daki, agian etorkizunean Bidasoan bestelako gizarte erronkei ere aurre egiteko baliagarria izango zaie oraingo elkar ezagutze hau.