Euskal Herriko neska* gazteak igandeko mahai-inguru eta tailerretan lanean, Elizondoko ikastolan. (Iñigo URIZ/FOKU)
Euskal Herriko neska* gazteak igandeko mahai-inguru eta tailerretan lanean, Elizondoko ikastolan. (Iñigo URIZ/FOKU)
Euskal Herri osoko lagunak iritsi ziren larunbatean Elizondora.
Euskal Herri osoko lagunak iritsi ziren larunbatean Elizondora.
Pantxika clownak egin zien ongietorria.
Pantxika clownak egin zien ongietorria.
Lanerako grinarekin zeuden gazteak.
Lanerako grinarekin zeuden gazteak eta berehala ekin zioten gogoetari. «Mugimenduan gaude, lurrikara gara» izan da asteburuko leloa.
Ideiak partekatu zituzten.
Ideiak partekatu dituzte.
Ederki saretuta aterako dira, jende berria ezagututa, erran dutenez.
Ederki saretuta aterako dira, jende berria ezagututa, erran dutenez.
Hausnartzeaz gain, otorduetan goxo egoteko aukera izan dute.
Hausnartzeaz gain, otorduetan goxo egoteko aukera izan dute.
Kulturari lekua egin nahi izan diote.
Kulturari lekua egin nahi izan diote.
Ongi pasatu dute, konfiantza giroan.
Ongi pasatu dute, konfiantza giroan.
Elizondoko kaleak animatu dituzte.
Elizondoko kaleak animatu dituzte.
Urtebete luze isolatuta egon eta gero, zoragarria izan da hainbertze lagunekin biltzea.
Urtebete luze isolatuta egon eta gero, zoragarria izan da hainbertze lagunekin biltzea.
Ekitaldiak egin dituzte.
Ekitaldiak egin dituzte.
Manifestazioak ere bai.
Manifestazioak ere bai.
Eta aisialdiaz gozatu dute, bereziki gauez.
Eta aisialdiaz gozatu dute, bereziki gauez.
Kanpinean egin dute lo.
Kanpinean egin dute lo.
Honako talde argazkia egin dute.
Honako talde argazkia egin dute.
Maider Iantzi
Aktualitateko erredaktorea / redactora de actualidad

Baterajotzea «inflexio puntu bat» izan da: bakartzearen ondotik 600 neska* gazte batera, gogoz

Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea antolatu dutenak «oso pozik» gelditu dira lan egin eta ikasteko sekulako gogoa ikusi dutelako. Ia 600 pertsona Elizondora lanera joatea lortu dute; hausnartzera, ideiak planteatzera. Pandemian erakustea zaila izan arren, indar hori badagoela berretsi dute.

«Arrakasta handi bat» izan da Baterajotzea, Euskal Herriko Neska* Gazteek NAIZi kontatu diotenez. Elizondoko asteburu pasa intentsoa izan da. Urte luze bat etxean inorekin elkartu gabe isolatuta eman ondotik, bat-batean 600 neska* gazte espazio berean elkartzea ez da nolanahikoa izan, kezka eta ilusioak konpartitzeko gainera.

Helburuak bete dituzte, 600 pertsona biltzea lortzeaz aparte, egitaraua ere «oso ondo» joan delako, bai hitzaldi eta eztabaidak bai otorduak eta aisialdiko ekintzak, «horiek ere inportanteak baitira». «Antolakuntza ona eduki dugu, dena bermatu ahal izan dugu. Jendea oso pozik ikusten da», erran digute igande arratsaldean, bazkaldu berri, desmontajearen eta amaierako ekitaldiaren aitzinetik.

Bigarren eztabaida zentralaren ondorioak oraindik ez zituzten eskura, baina, azaldu dutenez, lehenengo mahai-inguru nagusia, larunbatean egin zutena, «interesgarria izan zen aurrera begirako pausoak ezartzeko».

Bertan, krisi anizkoitzaren inguruan hitz egin zuten, hiru ikuspegi landuz. Ekonomialari feminista batek gaurko sistemaren irakurketa bat egin zuen, pandemiaren aurrekoa eta ondokoa. Bestetik, Bilgunekoek kritika bat egin zuten sistema honetan emakumeok dugun paperari buruz, genero aldetik. Hirugarrenik, neska* gazteen sareak pandemiak neska gazteei nola eragin dien eta zein paper jokatzen duten aztertu du, baita aurrera begirako erronkei heldu ere.

«Mahai-inguru horrek gure burua kokatzen lagundu zigun, aurrera begirako pausoak emateko», agertu dute antolatzaileek.

Izurriak neska* gazteen egoera larriagotu du

Azaldu dutenez, izurritearen aurretik neska gazteen egoera ez zen ona alde askotatik: «Lan aldetik, politikoki daukagun paperaren aldetik, jasaten ditugun biolentzien aldetik... Pandemiak hauek guztiak areagotu eta larriagotu ditu. Hor sartu dira beste faktore batzuk ere: harremantzeak eta gazteok jasan ditugun min psikologikoak, kriminalizazio basati baten ondorioz».

«Bitxia izan da asteburu pasa, oso intentsoa», aitortu dute. Zati handi bat edukiari eman diote eta egoera pandemiko honetan bezala hemen ere «harremantzeko beste modu batzuk» izan dituzte. «Banatzen saiatu gara, denbora osoan herrikoekin ez egoten. Txanda, hitzaldi, dinamika eta talde lanetan herri desberdinetako neska gazteak nahasten ahalegindu gara».

Saretuta, jende berria ezagututa

Horretaz gain, bereziki gaueko aisialdi eskaintza bat izan dute, kulturari espazio bat eman nahi izan diote. «Bi egun izateko nahiko saretuak aterako gara hemendik, jende berria ezagututa, konfiantzazko giro bat sortuta», ondorioztatu dute.

«Oso pozik gelditu gara ikusi dugulako neska* gazteek badutela lan egiteko eta ikasteko sekulako gogoa. Ia 600 pertsona Elizondora lanera etortzea lortu dugu, hausnartzeko, ideiak planteatzeko. Urte eta piku honetan zaila erakustea egoeragatik, baina indar hori badagoela berretsi dugu. Egiteko lan handia dago eta gogoz gaude».

Baterajotzea «inflexio puntu bat» izan da, «espazio bat non eduki pila bat sortu den eta sekulako lanketa egin den gai batzuen inguruan». Honen jarraipen inportantea lanketa hau herrietara lurreratzea izanen da, neska* gazte taldeetara, «berriro errealitatera bueltatzea burbuila honetatik irtenda».

Apustua egin dute «halako momentuak aprobetxatu eta motor bezala erabiltzeko, borrokan jarraitzeko».