NAIZ

Aieten dira berriro nazioarteko eragileak, hamar urteotako balantzea egiteko [ZUZENEAN]

Ostegun honetan Aieteko jauregian dira berriz nazioarteko eragile garrantzitsuak. Duela hamar urteko bide bera egin dute, baina orain euskal prozesuaren balantzea egiteko asmoz. NAIZek zuzenean eskaintzen du jardunaldia, streamingez, eta horren berri emango du gero.

Foro Sozial Iraunkorrak, Conciliation Resourcesek, Berghof Foundationek eta Bake Bideak antolatutako jardunaldi hauetan Martin Griffiths da lehenengo hizlaria. Henri Dunant zentroko zuzendari gisa, ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketak sustatu zituen 2005tik 2007ra. Gaur egun Nazio Batuen Erakundeko goi-kargua da, Larrialdietarako Laguntzaren koordinatzaile eta Giza Gaietarako idazkariorde nagusia hain zuzen ere. 16.30ean hartuko du hitza.

17.30etik aurrera lehenengo mahai-ingurua garatuko da Aieten. Bertan Jonathan Powell, Tony Blairren Kabineteko buru ohia eta Aieteko Konferentziaren sustatzailea; Brian Currin abokatu hegoafrikarra eta Euskal Herriaren laguna, prozesu honen hastapenean garrantzi handia izan zuen; Teresa Whitfield, NBEko Gai Politikoen saileko Politika eta Bitartekaritza Dibisioko zuzendaria; eta Sergio Jaramillo, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente zenaren alboan FARCekiko isilpeko negoziazioak aurrera eraman zituena. Mahaiaren gidari lanetan, John Carlin kazetaria, hau ere aski ezaguna.

Jardunaldia gaztelaniaz entzuteko, hemen lotura.