
Asteazken honetan aurkeztu dira Bilbao Arenan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren itxiera probak. Garazi Arruti eta Aitzol Atutxa aizkolariek, Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.ai Adimen Artifizialeko enpresa liderraren sortzaile eta CEOarekin batera, txapelketa denboraldi honetan nola itxiko den aurkeztu dute final handiaren egoitzan.
Hala, jakinarazi dutenez, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko final handia azaroaren 21ean izango da Bilbao Arenan. Egun handi hartara iristeko kanporaketak Zestoako Kiroldegian jokatuko dira urriaren 30ean, larunbata, arratsaldeko 18.00etan. Guztira 16 aizkolari ariko dira lehian, 13 gizon eta 3 emakume.
Gizonezkoen txandari dagokionez, Lehen Mailako 11 aizkolarik, kirol honetako lehen jokalariek eta Araian urriaren 17an ospatutako Promozio finaleko txapelketan sailkatutako biek osatzen dute taldea. Egin beharko duten lana honako hau izango da: 6 enbor, bi kana-erdiko (54 ontzakoak), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzakoak).
Gizonezko parte-hartzaileak hauek izango dira: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Yon Irazu, Julen Alberdi (Txikia IV.a), Aitzol Atutxa (Atutxa II.a), Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mujika, Julen Larrea (Larrea III.a), Arkaitz Jauregi, Iñaki Azurmendi eta Eloy Corchero.
Emakumezkoen kasuan, txapelketa honetako bost parte-hartzaileetatik, duela bi aste Araian parte hartu ez zuten hirurak lehiatuko dira: Karmele Gisasola (Zelai III.a), Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi. Kasu honetan, bakoitzak 36 ontzako lau enbor ebaki beharko ditu.
Urriaren 30ean Zestoan egingo den sailkapen-proba honetarako sarrerak eta azaroaren 21ean Bilbao Arenan jokatuko den final handirako sarrerak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketaren webgunean daude eskuragarri, 15 eurotan helduentzat eta 5 eurotan 18 urtetik beherakoentzat.
Finala, Gol TV bidez
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, «aizkolaritzaren modernizazioan, kirol honen profesionalizazioan eta garai berrietara egokitzean ezarritako helburuak soberan osatu dira».
Gainera, kirolari, dibulgazioari eta gizarteari dagokienez, «beste kirol batzuen maila berera igotzea lortu da», eta denboraldi honek «jauzi kualitatiboa» ekarri duela ere baieztatu dute, «emakume aizkolariak presentzia eta ikusgarritasun handiagoa izatea» ere lortu dutelarik.
Hau gutxi balitz, azaroaren 21eko final handia telebista-formatura egokituko da. Hau da, finala zuzenean emango da Gol TV bidez Estatu osoan, eta nazioartean ere zabaltzea espero da, adierazi ditenez, «hainbat katek erakutsi baitute interesa» ekitaldia hainbat herrialdetan emateko.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

PNV y PSE aceleran un pacto global para desbancar a EH Bildu de la mano del PP

Le Pays Basque desservi par un train de nuit quotidien à partir de 2024

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
