Arnaitz Gorriti

Zulotik ateratzeko apostua egingo du Bilbao Basketek Obradoiroren aurka

Azkenaurreko postua atzean lagako luke talde bilbotarrak galiziarrei irabaztea lortuz gero, Santiagokoekin berdintzeaz gain. Rigo eta Galanen bajak izango ditu oraindik alex Mumbruren taldeak, baina zorte apur batekin Alex Reyes berreskuratzerik izango du.

Ludde Hakanson oso garrantzitsua izan zen Obradoiroren aurkako garaipenean. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Ludde Hakanson oso garrantzitsua izan zen Obradoiroren aurkako garaipenean. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Egia da oraindik oso goiz dela jaitsierari buruz mintzatzeko,baina bistakoa da, teorian behintzat, Surne Bilbao Basket eta Obradoiro arerio zuzenak direla. Hargatik, igande eguerdiko 12.30etan Bilbao Arenan bilbotarrek bal ala bai irabazteko irabazteko neurketa izango dute.

Uneotan sailkapeneko azkenaurreko postuan daude bilbotarrak 2-7ko balantzearekin. Joan den asteburuan Real Madrilen aurka 95-61 jipoia jaso ostean, average orokorra oso txarra dauka eta, beraz, jeitsierako postuetatik ateratzeko derrigor garaipena behar du.

Hala ere, oraindik ez dago zertaz larriturik, izan ere, garaipen bat gehiago bakarrik dauka Obradoirok, baina baita beste hiru taldek ere, hamabigarren postuan dagoen Unicaja barne. Ondorioz, garaipena erdietsiz gero, bizkaitarrek sailkapenean aurrerapuso polita emango lukete. Jeistierako postuetatik atera ez ezik, sailkapen nagusia dexente nahastu lezake bilbotarren garaipenak, eta hori ez da gutxi.

Etxean jokatzea bera ere aldeko beharko luke Bilbao Basketek. «Etxea gotorleku izan behar dugu» adierazi du asteroko prentsaurrekoan Alex Mumbruk, Fuenlabrada eta San Pablo Burgosen aurkako garaipenak gogoan. «Aurkaria sailkapenean gertu badago eta etxean jokatutuko dugula aitzat hartuta, partidak are eta garrantzia handiagoa hartzen du», azpimarratu du bilbotarren entrenatzaileak.

Pasa den sasoian denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen Bilbao Basketek Obradoiroren aurka. Ludde Hakanson eta Ondrej Balvinen eskutik 99-81 nagusitu ziren bilbotarrak.

Lesionatuei begira

Talde bietan min hartutako jokalariak eta azen ordura arte zalantza izango direnak daude. Bilbao Basketi dagokionez, Tomeu Rigo eta alejandro Galan ez ei dira jokatzeko moduan izango. Aldiz, Alex Reyesek berriz ere jokora itzultzeko abagune bat izan lezake.

Obradoiron, bere aldetik, Alex Suarez –bere garaian Bilbao Basketen aritutakoa– ez da jokatzeko moduan egongo min hartuta baitago. Ordea, Beliauskas eta Hobbs azken momentura arte zalantzan izango omen ditu Moncho Fernandezek zuzentzen duen taldeak.