
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek salatu dutenez, Nafarroan ikasle euskaldunek ez dute apenas aukerarik Lanbide Heziketako Goi Mailan ikasketak euskaraz egiteko. Izan ere, gaur Iruñean egin duten agerraldian azaldu dutenez, sei heziketa ziklo baino ez dira eskaintzen Nafarroa osoan eta horietako lau Iruñean daude. Sakanan, ordea, ez da eskaintzarik.
«Euskarazko zikloren bat ematen den ikastetxeetan behar hau ez baita ia plantilla organikoan aurreikusten. Adibidez, Erdi Mailako euskarazko zikloren bat ematen den Iruñeko ikastetxeetan (Nekazaritza eta Basogintza II, Maria Ana Sanz II, San Juan-Donibane II eta Bideko Ama Birjina IIP), ez da euskarazko langile premiarik jasotzen. Horrek esan nahi du zikloak desagertu egin daitezkeela edo Iruñetik kanpora mugi daitezkeela, Nekazaritza eta Basozaintzako Ikastetxetik jakinarazi ziguten bezala», gaineraru dute.
«Martxoaren 9an, Maria Chivite Nafarroako presidentak Altsasura egindako bisitan iragarri zuen Sakana LHko ikastetxeak ez zuela hezkuntza eskaintza galduko. Irakasleen, ikasleen, Sakanako Garapen Agentziaren, sindikatuen, Mankomunitatearen, Altsasuko Udalaren eta Sakanako beste talde batzuen mobilizazioen ostean etorri zen baieztapena izan zen hau. Izan ere zentroan euskarazko formakuntzaren jarraikortasunaren inguruko kezka zabalduta zegoen, are gehiago mendiko, mendi erdiko eta eskaladako LHko zikloen eskaintza ikastetxetik kentzeko aukera zegoela informatu zitzaienetik. Chivitek gaineratu zuen ez zegoela inolako erabakirik, ez behin-behinekorik ez behin betikorik, agertzen ari ziren kezkak ziurtatzeko. Baina hori sinestea zaila da Hezkuntza Departamentuarekin lotutako hainbat pertsonek Sakana LH IIPko langileei ahoz egindako adierazpen batzuen ondoren», azaldu dute.
«Zein izan da gure harridura lekualdatze lehiaketarako plantilla organikoaren aurreikuspenean Sakana LH IIP ikastetxerako irakasle euskaldunen beharrei buruzko irizpide aldaketa nabaria ikusi dugunean. Aurreko plantilla organikoan euskarazko lanpostu hutsak betetzeko beharra antzeman zen eta %75etik gorako ikasle euskaldunen beharrak betez», salatu dute.
«Erkidego mailako lekualdatze lehiaketarako plantilla organikoaren egungo proposamenean, irizpide aldaketa larria aurkitu dugu: irakasleei eskatzen zaien hizkuntza orain gaztelania da euskara beharrean», gaineratu dute.
«Negargarritzat» jo dute Nafarroako Gobernuak egin duen planifikazioa, horren ondorioa Sakanako ikasle euskaldunak kaltetzea izan baita.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
