
Onkologikoko langileek elkarretaratzea egin dute Donostian, Kutxabanken egoitza nagusiaren aurrean «asistentzia eredu integral bat» aldarrikatzeko, «beti minbiziaren diagnostikorako eta tratamendurako zentro monografiko gisa karakterizatu izan duena errespetatuz». Halaber, «integrazioa integrazio funtzionalera mugatzeaz gain», Onkologikoko langileak Osakidetzaren parte izan behar direla ohartarzi dute.
Ostegun honetako elkarretaratzean adierazi dutenez, «Onkologikoa Fundazioaren Patronatuaren mendeko erakundea da oraindik, eta patronatuko kide guztiak Kutxako kideak dira»; eta «gaur egun Onkologikoak bizi duen erantzukizuna ere Kutxarena da».
«Nola azaltzen zaio Gipuzkoako gizarteari azken 90 urteetan Onkologikoa izan denaren galera?», galdetu dute, izan ere, beraien esanetan, «fundazioaren estatutuek ezartzen dutenaren misioa eta ikuspegia galdu da». «Zein argudio du Kutxak Onkologikoa Fundazioa berezko nortasun juridikoarekin mantentzeko, asistentzia arloan kontrol funtzionala eta, beraz, langileen lanaren antolaketa, laga duen heinean?», gaineratu dute.
Azaroan langileek Onkologikoa Osakidetzan integratzea eskatu zuten, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bisita aprobetxatuz. Ohartarazi zuten bezala, «pazienteek ezagutu duten ospitalea desintegratzen ari da, bularreko eta digestio apartuko kirurgia kendu nahi dute» eta, horrekin batera, minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan monografikoa den ospitalea desagertzeko arriskuan dagoela nabarmendu zuten.

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren
