
Bilbon egindako agerraldi batean, EAJko Aitor Estebanek, espainiar Gobernuak patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin lan-erreformaren inguruan lortutako akordioaren aurrean alderdi jeltzaleak duen jarreraz galdetuta, «gaur gaurkoz, hitzarmen autonomikoak Estatukoen aurrean gailentzen ez diren bitartean», ez dutela erreforma onartuko adierazi du.
EAJk uste du «alderdi positiboak» daudela adostutako lan-erreforman, baina berretsi du, alderdi jeltzalearentzat «funtsezkoa» dela lan-harremanei dagokienez EAEn dagoen «berezko dinamika» babestea.
«Ez dugu Estatuko gainerako erkidegoetako dinamika sindikal bera, eta enpresariekiko harremanak ere desberdinak dira». «Guk hori babestu nahi dugu, eta, beraz, uste dugu autonomia-erkidego mailako hitzarmenek Estatu mailakoek baino lehentasun handiagoa izan beharko luketela», azpimarratu du Estebanek.
Jarrera hori lan-erreforna adostu duten espainiar Gobernuak, sindikatuek eta patronalak ezagutzen dutela esan du. «Ziurrenik, patronala izango da onartzeko zailtasun gehien izango dituena, baina hori konponduta egon gabe guk ez dugu erreforma babestuko», gehitu du.
Estebanek esan du ez dakiela norekin aterako duen Gobernuak proposamena aurrera Parlamentuan.

Detenido en Gipuzkoa un menor considerado referente de la extremista Red 764

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina

