NAIZ

2022a «denak etxerako bidean jarriko ditugun urtea izan dadila», mezu ozena azken egunean

2022an euskal preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko indarrak batzeko mobilizazioak egin dira Euskal Herriko ehunka txokotan 2021 honetako azken egunarekin batera.

Arrasaten egin duten manifestazioaren irudia.
Arrasaten egin duten manifestazioaren irudia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Hileko azken ostiralarekin batera, ohi bezala, elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dira egunean zehar herri eta auzoetan, euskal presoen eskubideak defendatu eta ezartzen dieten salbuespeneko politika arbuiatzeko. Urteko azken eguna izaki, gainera, datorrenari begirako mezua ere zabaldu dute: «Denak etxerako bidean jarriko ditugun urtea izan dadila».

«Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean» leloa izan dute mobilizazioek eta euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu progresioa aplikatzeko aldarrikatu dute, «hori baita preso oro bizitza sozialean berriro integratzeko funtsezko oinarria. Horiek direlako etxerako bidea egiteko eman beharreko urratsak. Eta horiek ere, elkarbizitzaren bidean aurrera egin nahi badugu, ezinbestekoak diren aldaketak», zioen Etxeratek eta Sarek egin duten irakurketak.

Eta izan da urteko azken txioa presoentzat gorde duenik ere.

Ipar Euskal Herrian ere kalera atera dira makina bat tokitan.

 

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 8rako jarri dute hiriburu, herri eta auzoetan, «bidea egiten jarraitzeko: bizikidetzarako bidea, bakerako bidea eta etxerako bidea»