
Itsas Salbamenduak eta Guardia Zibilaren itsas-zerbitzuak 16 pertsona erreskatatu dituzte eta uretan hiru gorpu atzeman dituzte gaur astelehenan goizaldean 29 etorkin zeramatatzen bi txalupa hondoratu ostean. Honen ostean 10 pertsona desagertuta daude.
Ezbeharra Almerian dagoen Gatako Lurmuturretik hegoekialderuntz 15 milatara gertatu da. Goizaldeko 1.45etan «Spica» merkantzia-ontziak uretan hainbat pertsonen garraxiak entzun dituenean.
Itsas Salbamenduak itsasontzi bat eta helikotero bat bidali ditu bertara eta Guardia Zibilaren patruilariekin elkarlanean guztiz hondoratuta zegoen txalupa batetik hiru hildako atzeman dituzte. Bigarren txakupa ere erdi-hondoratuta zegoen.
29 etorkin zihoazen bi txalupatan
Bizirik atera direnek ziurtatu dutenez patera batean 17 etorkin zihoazen, eta 12 bestean. Hala ere, bakarrik 16 pertsona erreskatatu dituzte, guztiak jatorriz magrebiarrak eta guztiak gizonak, emakume bat ezik.
Hauetatik hiru airetik Almeriako airerportura eta ondoren Torrecardenaseko ospitalera eraman behar izan dituzte, hipotermiak jota. Gainerakoak Almeriako portura eraman dituzte.
Salbamendurako zerbitzuek bertan jarraitzen dute desagertutako hamar etorkinen gorpuak bilatzen.
Urte bukaeran ere hiru lagun hil ziren Almeriako kostaldera iritsi nahiean, eta 2021ean guztira 2.000tik gora hildako zenbatu dituzte.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da
