
Ugaitz Mugertza, Mugertza II.a, izan da I. Euskal Duatloiaren irabazlea. Mutrikuarrak egin du denborarik onena gaur eguerdian Azpeitiako zezen plazan jokatu den lehiaketan, Arkaitz Jauregi eta Eneko Saralegiri aurrea hartuz.
ETBren bultzadarekin eta azkenaldian Euskal Pentatloiak hartu duen indarra baliatuz, bederatzi kirolarik hartu dute parte aizkora eta korrika batzen dituen modalitatean. Kirolariek lehenik 45 ontzako lau enbor moztu behar izan dituzte etzanda, ondoren lau kilometro korrika egin zezen plazari bueltaka, eta azkenik 45 ontzako beste lau enbor koztu zutika.
Hiru kirolariko hiru txanda egin dituzte, eta zozketak hala erabakita Mugertza bi anaiak, Aratz eta Ugaitz, eta Aritz Irazabal izan dira lehiari ekiten lehenak. Aizkorako lehen lanean ez da alde handirik egon, baina korrika hastearekin batera ikusi da Mugertza II.ak beste erritmo bat zuela.
Ugaitzek sekulako denbora egin du korrika eta zutikako enborrak ere hauspoa gehiegi bete gabe bota ditu, lanak 32 minutu eta 31 segundoan amaitzeko. Ikusten zen denbora oso ona zela, baina bera ez da erabat asebeteta gelditu. «Pozik nago egindako lanarekin, baina korrika gorputza solteago espero nuen, apur bat kosta egin zait», zihoen amaitu berritan.
Aratz anaiak ia sei minutu gehiago behar izan ditu, eta Aritz Irazabalek zortzi gehiago. Hala ere, oraindik sei aurkari falta ziren plazara irtetzeko.
Bigarren txandan Eneko Saralegi, Julen Kañamares eta Ioritz Gisasola (Zelai IV.a) aritu dira. Kañamares izan da nabarmen azkarrena aizkoran, baina korrikako saioan Saralegi leitzarra izan da aurrea hartu duena. Aizkorako azken lanaren hasierarako ikusi da, ordea, hauetako inork ez zuela lortuko Ugaitz Mugertzaren denbora hobetzea. Txandaren amaieran Saralegi bigarren kokatu da 33:40ko denborarekin eta Julen Kañamares hirugarren 36:37ko markarekin.
Hirugarren eta azken txandak erabakiko zuen txapela. Lanera irten direnak Arkaitz Jauregi, Oier Kañamares eta David Naredo asturiarra. Aipamen berezia merezi du Naredok, bera izan baita etzandako enborrak mozten azkarrena, baina espero zen bezala Arkaitz Jauregik berehala hartu du burua korrikako saioan.
Jauregi zen Mugertzaren denbora hobetu zezakeen bakarra eta emozioa egon da ia amaierara arte, baina azkenean Jauregik ez du lortu mutrikuarraren denbora hobetzea eta 1:09ra geratu da. Beretzat izan da azkenean bigarren postua eta Eneko Saralegirentzat hirugarrena. Oier Kañamares laugarren izan da 36:37ko denborarekin eta Naredok 37:51an amaitu ditu lanak, seigarren postu aipagarria eskuratuz.
Sailkapena
Ugaitz Mugertza 32:31
Arkaitz Jauregi 33:40
Eneko Saralegi 34:49
Oier Kañamares 36:37
Julen cañameras 37:17
David Naredo 37:51
Aratz Mugertza 38:00
Ioritz Gisasola 39:39
Aritz Irazabal 40:33
Desafioa itxi dute Larrañagak eta Vicentek
Iker Vicente eta Mikel Larrañaga akordio batera iritsi ziren asteazken gauean eta desafio bikaina jokatuko dute apirilean Tolosako zezen plazan. Erronka azpeitiarrak bota zuen eta azkenean nafarrak baiezkoa eman dio neurketari. Guztira 18 enbor moztu beharko dituzte, sei oinbiko (72 ontza) eta 12 kanaerdiko (54 ontza). 14.000 euro izango dira jokoan, alde bakoitzak 7.000 jarrita, eta sarreren dirua erdibana.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
