
Binakako aurtengo txapelketa aspaldiko orekatuena bada ere, azken txanpan sartura, bikote bakoitzak badaki, gutxi gora behera, zein den bere helburua azken lau jardunaldi hauetan. Duela bi aste puntutan berdinduta baziren ere, gaur gaurkoz, Irribarria-Rezustaren helburuak oso desberdinak dira; Aspekoek, azken bi asteetan garaipen handiak lortu ostean, bi lehen postuetarako lehian sartura egon nahi duten bitartean, kontrako bidea eginda, azken bi postuetatik ihes egitea da azken hiru partidak galdu dituzten Urrutikoetxea-Arangurenen erronka eta igandean jokatuko duten partidaren galtzaileak askoz urrunago izango du bere helmuga.
«Puntu guztiek berdin balio dute, baina egia da azken txanpakoei garrantzi handiagoa ematen zaiela. Igandekoa nik uste puntu garrantzitsua dela guretzat, beherantz begiratzeari behingoz ahaztu eta gora begira jartzeko. Azken asteetan partida onak jokatu izanak konfiantza handia ematen digu», azaldu du Beñat Rezustak, bere aurrelariarekin entrenamendu bat burutu aurretik.
Azken asteetan bikote handien aurka lortutako emaitzek faborito txartela jarriko die gipuzkoarrei bizkarrean, baina bergararrak oso argi du, «oso erne egoteko partida» izango dela igandekoa. «Mikel –Urrutikoetxea– orain dagoen mailan, apur bat despistatzen bagara, min handia egingo digu».
Lehen aldiz Etxebarrin
Aitor Arangunentzat gaurkoa lehen aldia izan da Etxebarriko pilotalekuan eta hasierako inpresioa ona izan bada ere, igandeko emaitza jakin arte ez du eman nahi izan kantxaren inguruko bere iritzia. Materialarekin ere ez da inolako kexurik izan –Irribarria-Rezustak aukeratutako pilotak biziagoak izan dira– eta bi bikoteak prest dira igandean euren onena emateko. Lehen itzulian, Zeanurin, Aspekoak gailendu ziren, 22-16, eta Aginakoak agi du zer datorkion gainera bi jotzaile handiren aurka.
«Euren pilotekin, eta baita gureekin ere, badakit sufritzea tokatuko zaidala. Kolpe handiko bikotea dira eta gure asmoa eurak mugiarazi eta eroso jokatzen ez uztea izango da, eroso eta euren erritmoan jokatzen uzten badiegu, partida osoa hamargarren koadroan izan nazakete», azaldu du Arangurenek.

Pasai Antxo ve la luz al final del túnel con el derribo del viaducto que divide el pueblo

Sare completa el ‘puzzle de la resolución’ en Iruñea tras recabar piezas en 28 localidades

Muere un joven refugiado ahogado en la presa de Usako, en Oñati
La Guardia Civil niega que en Aroztegia hubiera desobediencia civil «porque hubo violencia»
