
Alex Txikonek eta bere taldekideen azken eguna da Manasluko oinarrizko kanpalekuan. «Egoera bideraezina» dela nabarmendu du lemoarrak eta «hemen egiteko ezer gutxi» dagoela onartu du Instagram bidez zabalduriko bideoan.
«Negu gogorra izaten ari da, bi egun eguzkitxu eta beste bi egunetan elur pila bat egiten ari da», azaldu du eta eta horrek energia pila bat xurgatu diela. «Oso nekatuta» daudela gaineratu du, batzuk baikorrago eta beste batzuk ezkorrago dauden bitartean.
Hilaren 16an elurtea iragarrita dagoela aurreratu du eta ondoren, haizete bortitzak ere iritsiko direla. Hala, Iñaki Alvarez mendizale gipuzkoarrak gaineratu legez, «hoberena» aurtengo proiektua bertan behera uztea da, «lehentasuna guztiok osasuntsu jaistea delako, lagun bezala jaistea; azken lekuan uzten dugu tontorra».
Ver esta publicación en Instagram
Beraiek pixka bat gehiago itxarongo dute oinarrizko kanpalekuan baina bihar beherantz egiteko asmoa daukatela nabarmendu da Alex Txikon eta bere taldekideek helarazitako mezuan.
Espedizioa abenduan iritsi zen Manaslu inguruetara, neguan tontorra erasotzeko helburuarekin. Iaz 7.000 metro ingurura iritsi ziren baina azkenean ezin izan zuten azken helburua lortu. Aurten lehenago joan zen Manasluko oinarrizko kanpalekura, guztia lasaixeago egin asmoz, baina are zailtasun gehiagorekin topatu dira.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
