
Zuazo erraz gailendu zaio Salud Tenerife taldeari. Lehen itzuliko partida hau talde kanariarrean antzemandako covid-19 kasuengatik atzeratua geratu zen eta azkenean, larunbat honetan jokatu da, selekzioen partidengatik dagoen atsedenaldia aprobetxatuz.
Talde bizkaitarrak erakutsi du azken lau sailkatuak baino talde hobea dela. Arerio zuzenen aurka lehiatu den orotan garaile izan da eta gaurkoan ez da salbuespena izan. Gainera, sasoiko iristen zen Joseba Rodriguez "Haito" entrenatzaileak zuzendutako taldea, Elx bezalako arerio indartsuaren aurka balio handiko garaipena eskuratu baitzuen eta Granollersen aurka ere merituzko berdinketa erdietsi baitzuen pasa den astean.
Hala, azken bi astetan batutako hiru puntu horiekin, jaitsiera postuak hiru puntura aldendu zituen Zuazok eta berreskuratzeke zuen partida honetan beste bi puntu batuta, bost puntuko abantaila ateratzen dio Morvedreri –bere hurrengo arerioari, alegia– eta postu bat gora egin du, Porriño gaindituz.
Hasi eta buka, nagusi izan da Barakaldoko taldea. Atsedenaldirako, jada, bost puntuko aldea irekiko dute euskaldunek (11-16) –hamargarren minuturako, lau goleko abantaila ezarri dute– eta bigarren zatia hasi denerako, kasik irauli ezina izan da diferentzia hori.
Bigarren zatiko lehen partziala ere aldeko izan dute bizkaitarrek (4-7), gainera erasoan oso fin aritu dira denak ala denak. Ordurako, bi atezainek eta Estitxu Berasategik izan ezik, beste jokalari guztiek ikusi dute atea eta nabarmentzekoa Mada Fernandez-Agustiren sasoia. Sekulako denboraldia ari da betetzen asturiarra eta taldeko golegile nagusia da –gaurko bostekin, 88 egin ditu dagoeneko–.
Lehen lerroko jokalariak ez ezik, partida txukuna osatu dute bere ahizpa Isabel Fernandez-Agustik eta baita Anne Erauskinek ere, bost eta lau golekin, hurrenez hurren.
44. minuturako, markagailuko aldea atsedenaldikoaren bikoitza izan da (eta soilik azken partzialean murriztu da bederatzira) eta hor, jada, ezinbestean, hutsartea eskatu behar izan du etxeko taldeak. Lehen zatian, 12. minutua betetzean gelditu du denbora, orduan oraindik markagailua estuago zegoenean. Amaierarako ordu laurdenen faltan, ezer gutxi hobetu ahal izan dute Tenerifekoek.
Garaipen honekin, Zuazo salbaziotik gertuago dago, denboraldiko helburu nagusia betetzetik hurbil, alegia. Salud Tenerife, ordea, zulotik ezin aterata dabil. Azkenaurreko sailkatua da, soilik 3 puntu batuta.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
