‘Itzulera’ da Herri Urratsen 39. edizioaren leloa, eta horixe bera da aurtengo kantaren izenburua. Gaur goizean aurkeztu dute Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak egin duten abestia. Bideoklipean ere Kukai dantza taldeak parte hartu du.
Heldu den maiatzaren 8an ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa Senpereko aintziraren inguruan, bi urteko etenaldiaren ostean.
Urtarrilaren bukaeran aurkeztu zuten aurtengo edizioa eta, bertan aitortu zutenez, Senpere euskaltzaleen topagune bilakatzeko nahia dute antolatzaileek.
Festan biltzen den dirua Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzeko lanak ordaintzeko baliatu nahi dute. Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa txiki gelditu denez, 2023ko ikasturte hasierarako Senperen kokatuko den bosgarren kolegioa prest izatea nahi luke Seaskak.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
