
Ukrainaren kontra otsailaren 24ean martxan jarri zuten «operazio militar berezia» amaitzear dela adierazi du gaur Errusiako Armadaren goi agintari batek.
«Orokorrean, operazioaren lehen faseko operazio nagusienak bete ditugu», adierazi du komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko buruaren ordeko Sergei Rudskoi jeneralak.
Azaldu duenaren arabera, Ukrainako Armadaren borrokarako ahalmena «nabarmen gutxitu da». Gauzak horrela, Errusiako militarrek «indar gehienak helburu nagusirako bideratu ahalko ditugu». Helburu nagusi hori Donbass askatzea da.
Rudsokoik azaldu duenez, azken zortzi urteetan, Ukrainak Donbassi eraso egin zionetik, eskualde horretako defentsa indartu dute. Horretarako hormigoizko estrukturak prestatu dituzte.
Errusiako Armadako soldaduen eta Donetsk eta Luganskeko herri errepubliken milizianoen artean ahalik eta baja gutxien izateko, egiten dituzten ekintza ofentsiboen hasieran Ukrainako posizioen kontra potentzia handiko sua erabiltzen dute.
Moskun emandako partean azaltzen denez, errusiarrek Kiev eta Txernigov (Ukrainako iparraldean), Kharkov (ekialdean), Sumy (ipar-ekialdean) eta Mykolaiv (hegoaldean) hiriak blokeaturik dituzte. Honekin batera, Kherson (hegoaldean) eta Zhaporizhie (hego-ekialdean) eskualdeak ere Errusiaren kontrolpean daude, betiere Moskuk dioenez.
Ukrainaren arabera, ordea, errusiarrek ez dituzte erabat blokeatu Kiev eta Txernigov. Honekin batera, ukrainarren erresistentzia bizirik da Sumy eta Kharkoven. Agintari militarrek dute, bestalde, Donets-eko zati handiena errusiarren kontrolpean dagoela.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial



