
Steilasek elkarretaratzeak eta lanuzteak egin ditu gaur EAEko ikastetxeetan Legebiltzarrean onartutako hezkuntza akordioaren aurka. Izan ere, sindikatuak salatu duenez, «hezkuntza itun honek ez du publifikazio prozesu sendo bat ezarriko».
«Ikastetxe pribatuen patronalentzako erreskate bat baino ez da, itundutako ikastetxeen biziraupena ziurtatzeko lege bat, alegia», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak gogoratu aurretik.
«Berak azaldu du: ‘Itunpeko ikastetxeen finantzazioa bermatuta dago datozen hamabi urteetarako’. Hezkuntza publikoaz, aldiz, ezer gutxi adierazi du lehendakariak», kritikatu du, eta Euskal Eskola Publikoaren alde mobilizatzen jarraituko direla adierazi du, «ezartzera doazen lege honek ez baititu asebetetzen eskola publikoak dituen erronkak».
Lanuzteen eragina
Ostegun honetako mobilizazioari dagokionez, ikastetxe publiko eta Haurreskolak Partzuergoan Steilasek lanuzteek «%100eko eragina» izan dutela azpimarratu du. «Ikastetxe denetan izan da nabaria, maila handiagoan edo txikiagoan», ohartarazi du.
Hala ere, Lakuak eta Haurreskoletako gerentziak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» izan direla salatu du, «ez dutelako langileen greba eskubidea bermatzen».
«Haurreskolak Partzuergoari dagokionez, zerbitzu minimoak egunerokotasunean dauden hezitzaile ratioak baino handiagoak dira. Hau ulergaitza da. Horrez gain, haur eskoletako ordutegien ondorioz ia-ia ezinezkoa da bertan lanuztea egitea. Hezkuntza Laguntzako Espezialisten sektorean, bestalde, gela egonkorretako langileen %50 da zerbitzu minimoa», azaldu du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

