Oinatz Aizpuru
Elkarrizketa
INAXIO OIARTZABAL
SARE

«Kartzelak gaixotasuna okertzen du eta honi amaiera jarri behar zaio»

Osasunaren nazioarteko egunaren harira Sarek mobilizazioak deitu ditu. «19 euskal presok gaitz sendaezina dute eta legedi arrunta aplikatuko balitzaie kalean behar lukete», Inaxio Oiartzabal bozeramaileak esan duenez.

Audio_placeholder

«Kartzelak gaixotasuna okertzen du eta honi amaiera jarri behar zaio»

Loading player...
Iruñean Sarek ostegun honetan egin duen elkarretaratzea.
Iruñean Sarek ostegun honetan egin duen elkarretaratzea. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Osasunaren nazioarteko eguna dela-eta Sarek larriki gaixo diren presoen egoera mahaigaineratu eta ezartzen zaien salbuespenezkok espetxe politika salatzeko mobilizazioak deitu ditu. Egun guztian zehar elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko hiri eta herrietan.

Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramalea izan da NAIZ Irratiko Informazioaren Hariaren lehen edizioan.

Sarek sorreratik «lehentasuneko bat» gaixotasun larriak dituzten presoen egoera gizarteratu eta hori aldatzea izan da. Argitu duenez, 19 euskal presok dute gaixotasun larria eta horietako 11 espetxean daude, bigarren graduan. «Esperientziak erakutsi du ongi hartatuz gero gaitzari aurre egin diezaieketela. «Horretarako baldintzak eman behar dira, zentro berezietan hartatu, inguruko senideen babesarekin egon... Berehalako aldaketa behar da, ez da uztargarria kartzela eta gaixotasun larria», esan du Oiartzabalek.

Eskubideak errespetatuko balizkieke berehala askatu beharko lituzkete, baina gehienetan ez da hala izaten. Gainontzeko euskal presoak bezala bigarren graduan daude eta batzuk Euskal Herritik kanpora. «Horrek konfidantzazko medikuaren jarraipena oztopatzen du», salatu du. «Kartzelak berak gaixotasuna areagotzen du», gehitu du Sareko eledunak.

Gaia gizarteratzeko beharra ere azpimarratu du Oiartzabalek eta zentzu horretan ‘Tipularen seaska kanta’ lana nabarmendu. «Entzuten dugu zerbait larria gertatzen denean, preso bat hil eo gaitza itzulezina denean. Baina beharra ikusten genuen hori ikustarazteko, irudietan barneratzeko eta film honekin hori lortu dugu. Entzuten genuen hori ikustea», adierazi du. 

Hala, herrietan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Oiartzabalek.